BUG Aizkorak garatutako Danmaku jokoa, euskal mitologian oinarritua. Touhou bezalako jokoa, baina boss rush formatuan. Jokoan aurrera egin ahala, etsaien erasoak gero eta interesgarriagoak dira (zailagoak izateaz gain).
Cosmo Dreamer ere inspirazio iturria izan dela dirudi, baina oker egon ninteke. Bi pertsonaien artean aukeratu dezakezu. Partida hontan Nahia hautatu dut, bizkor mugitzen dena eta laser izpi boteretsuak dituena.
Jokoak normalizatu gabeko diagonalak dauzka, Battle Garegga edo nire bihotzeko Blue Wish Resurrection bezala, beraz adi mikro saiheskerak egiterakoan, batez ere Nahiarekin. Bomba (adurra) erabiltzeak ez dizu hilezkortasunik eskeintzen. Horren ordez, bullet cancel gunea sortzen du, beraz botoia sakatu bezain laster oldarkorra izateko instintoak kalte egin zaitzake ( Figure A: 28:48 ).
Eta beste bitxikeria, zeure tiroak zein motelak diren. Etsaia lekuz aldatzen denean azpitik jarraitzen badiozu zeure tiroek huts egingo dute. Hau da, segundu erdi barru egongo den tokira tiro egin behar duzu. Oso ondo dago jokoa. Ikusiko dut ea Extra modua garaitzeko gai naizen.
Erlazionatutako edukiak:
Bazterka – Urik Gabeko Herria argitaratu du Ekialdeko Estudioak
Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.
Iruzkinak