Seed by Seed estudioak bere lehen bideo-jokoa guztiz euskaratuta argitaratu dutela aprobetxatuta, Game Erauntsia komunitateko lagunak Pile Up! Box by box abentura dibertigarrira jokatzeko batu gara.
Lau jokalarirentzako puzzle joko koloretsu honetan hainbat erronkei aurre egin beharko diegu elkarlanean; hori bai, gure artean ados jartzea izango da arazoa.
PCrako bertsioan ibili gara oraingoan; Steam Remote Play Together ezaugarria erabilita tokiko multijokalarira sare bidez gozatzea ahalbidetzen du jokoak. PlayStation 4, Xbox One eta Nintendo Switcherako bertsioak ere edukiko du abenturak laster!
Iruzkinak