Alex Kidd in Miracle World euskaraz itzulpen proiektua

Egoera: Bukatuta

Plataformak: Sega Master System

Hasiera data: 2016/05/04

Azken eguneraketa: 2016/05/04

Arduraduna: Iban Lantxo


Mariorekin lehiatzeko edo, SEGA konpainiaren maskota ohiaren lehenengo abenturak berriz ere argia ikusten du; eta oraingoan euskaraz badaki!

Master System kontsolako Alex Kidd in Miracle World euskaratu dugu.


Itzulpenean ondorengo erabiltzaileek hartu dute parte:
Erabiltzailea Rola
Iban Lantxo Itzultzailea

Adabakia hemen klikatuz deskarga dezakezue. .ips formatuan dago, eta ROM fitxategiaren 1.1 bertsioarako diseinatuta dago [Alex Kidd in Miracle World (UE) (V1.1)].

Partxea aplikatzeko, programa txiki bat beharko duzu, hala nola Windows-en Lunar IPS edo Unix-erako Lazy IPS. Jokoa Master System kontsolaren emuladoreetan exekutatzen da.


Izena Deskribapena Data Deskargatu
Alex Kidd in Miracle World 1.0 Jokoaren euskarazko lehen bertsioa 2022/08/31