Egoera: Bukatuta
Plataformak: PC
Hasiera data: 2022/03/21
Azken eguneraketa: 2022/03/21
Arduraduna: Maitane Junguitu
Garatzaileek itzulpena jokoan ofizialki onartu dute
Euskara bideojokoetan sustatzeko helburuarekin Game Erauntsia Elkarteak itzulitako bideojokoa da Fobos.
Hau Albert Sarlé marrazkilari katalanak sortutako ipuin interaktiboa da, Txanogorritxoren istorioa oinarri hartuta.
Erabiltzailea | Rola |
---|---|
Maitane Junguitu | Itzultzailea |
Lander Unzueta | Zuzentzailea |
Jokoa esteka honetatik jaitsi eta deskonprimatu. Ordenagailuan fitxategi guztiak deskonprimatu behar dira. Bertan instalatzeko jarraibideak "Irakurri" izeneko PDF dokumentuan aurkituko dituzu.
Letra-tipo bereziak Windows-eko letra iturrien karpetan kopiatu. Hori burututakoan "game.exe" fitxategia ireki eta jokoa hasiko da. Pantaila handian jokatzeko eta aginteen ezarpenak aldatzeko F1 sakatu behar da.