Egoera: Bukatuta
Plataformak: PC, Xbox, Nintendo Switch, Android, iOS, PlayStation 5
Hasiera data: 2019/09/25
Azken eguneraketa: 2019/09/25
Arduraduna: Bingen Galartza Iparragirre
Egiteke.
Erabiltzailea | Rola |
---|---|
Bingen Galartza Iparragirre | Itzultzailea |
Urtzi Odriozola | Itzultzailea |
Zoritxarrez garatzaileek ez digute jokoa ofizialki itzultzeko aukerarik eman, eta beraz ezin da jokoko menutik euskara aukeratu. Horregatik, euskaraz jolasteko ondorengo pausoak jarraitu behar dira:
Manuala euskaraz
KTANEren piezarik garrantzitsuena Bonbak Desaktibatzeko Manuala da, guztiz euskaratu duguna. Jokatzeko manual ofiziala erabili beharrean nahikoa da guk sortutako PDFa deskargatzea. Zenbait modulu ingelesez egongo dira, baina, hala ere, euskaraz jolastu daiteke.
Guk itzulitzako manuala ingelesekoan dago oinarrituta, eta beraz, jokoa irekitakoan Ingelesa aukeratu behar da. Bestela, ez du funtzionatuko.
Moduluak euskaraz
KTANEko zenbait moduluk hizkuntzarekin jokatzen dute, eta beraz, esperientzia onena lortzeko beharrezkoa da bai manuala eta bai jokoa hizkuntza berdinean egotea. Esan bezala, ez da derrigorrezkoa, baina bai gomendagarria. Moduluak euskaraz ordenagailuko bertsioan bakarrik jarri daitezke, ondorengo pausoak jarraituta:
1. Steam Workshopetik Translated modules mod-a instalatu
2. Game Erauntsiatik deskargatutako TranslatedModulessettings.txt fitxategia ondorengo karpetan utzi:
2.1 Linux: ~/.config/unity3d/Steel Crate Games/Keep Talking and Nobody Explodes/Modsettings/
2.2 Windows: C:\Users\(erabiltzailea)\AppData\LocalLow\Steel Crate Games\Keep Talking and Nobody Explodes\Modsettings
2.3 Mac: ?
3. Jokatzeko ManualaEuskarazModuluakEuskaraz.pdf fitxategia erabili
Horrekin dagoeneko manuala eta moduluak euskaraz izango ditugu, baina ingelesezko moduluak ere agertuko zaizkigu. Hau da, euskarazko eta ingelesezko moduluak nahastuta egongo dira. Horrela jolastea posible da, baina ingelesezkoak kendu nahi izanez gero ondorengo pausoak jarraitu behar dira:
1. Steam Workshopetik BombCreator mod-a instalatu.
2. Jokua irekitzen dugunean agertzen zaigun mahaian botoi moreak dituen tresna bat agertuko zaigu. Bertan, `Vanilla Veto` aukera erabilita ingelesez dauden moduluak desaktibatu ahal izango ditugu.
Menuak euskaraz
Jokoen garatzaileek etorkizunean joku guztia euskaratzeko aukera eskainiko dutela esan digute. Ikusiko dugu nola doan kontua.