Mini Metro euskaraz itzulpen proiektua

Egoera: Bukatuta

Itzulpenaren webgunea

Plataformak: PC

Hasiera data: 2022/12/21

Azken eguneraketa: 2022/12/21

Arduraduna: Erredakzioa


Dinosaur Polo Club estudioak 2014. urtean argitaratutako Mini Metro estrategia bideojokoa euskaratu du Game Erauntsiak Etxepare Lizeoarekin batera.


Itzulpenean ondorengo erabiltzaileek hartu dute parte:
Erabiltzailea Rola
Bingen Galartza Iparragirre Laguntzailea
Lander Unzueta Zuzentzailea

Baionako Etxepare Lizeoko ikasleek egin dute hasierako lokalizazio lana. Ondoren, Game Erauntsiarekin elkarlanean txukundu, eta fitxategiak prestatu dira.

Euskaratzearen instalatzailea  'Fitxategiak' ataletik deskargatu beharra dago. Instalazioa sinplea da: jokoaren "Mini Metro_Data" karpeta non dagoen adierazi beharko diozue, programak bakarrik aurkitzen ez badu.

Euskaratzea instalatuta, Mini Metroren hizkuntza aukeretan "Euskara" azalduko da.


Izena Deskribapena Data Deskargatu
Mini Metro euskara V1-4 Euskaratzearen 1.4 bertsioa 2022/12/21