Overcooked! euskaraz itzulpen proiektua
Egoera: Bukatuta
Plataformak: PC
Hasiera data: 2025/11/28
Azken eguneraketa: 2025/11/28
Arduraduna: Lander Unzueta
Overcookeden PCko bertsioa euskaratu daiteke eraldatze honi esker. Windows zein GNU/Linux sistema eragileentzako prestatu dugu Ibai Oihangurenekin elkarlanean.
Itzulpenean ondorengo erabiltzaileek hartu dute parte:
| Erabiltzailea | Rola |
|---|---|
Lander Unzueta
|
Itzultzailea |
Ibai Oihanguren Sala
|
Laguntzailea |
Hauek dira Overcooked euskaratzeko jarraibideak:
Windows
- Deskargatu instalatzailea, eta jarraitu bere argibideak.
- Instalatzaileak gaztelaniazko bertsioa gainidatziko du euskarazko itzulpenarekin.
Overcooked beste hizkuntzaren batean badago, jokoaren Steameko aukeretatik aldatu beharko duzu hizkuntza. Horretarako, Steam barruan, klik egin eskuineko botoiarekin Overcookeden ikur gainean (edo jokoaren Steameko menuan engranajeen ikurrean sakatu), ‘properties’ atalean sartu, eta, irekiko den leiho berrian, hizkuntzaz aldatzeko aukera ‘general’ erlaitzean agertuko zaizu.

GNU/Linux + Steam Deck
GNU/Linux eta Steam Deckerako, instalazioak lan gehiago eskatzen du, oraingoz. Jarraitu urrats hauek:
- Deskargatu instalazio scripta.
- Ireki terminala, eta idatzi ondorengo komandoa:
bash ./overcooked-eu.sh - Aukeratu gainidatzi beharreko hizkuntza, eta scriptak instalazioa amaitzean, Overcooked euskaraz izango duzu.
Instalatzeko argibideak:
Lander Unzueta
Ibai Oihanguren Sala