1998. urteko point and click abentura klasikoa euskaratu du Josu Igoa zaleak.
Itzulpenean ondorengo erabiltzaileek hartu dute parte:
| Erabiltzailea |
Rola |
josuigoa
|
Itzultzailea |
Dagokizun sistema eragileran exekutagarria deskargatu:
- Linux, Windows edo MacOS (M1 eta gainontzekoak)
- Exekutatu eta jokoaren instalazio direktorioa bilatuko du.
- Aurkitzen badu, bertan instalatzeko proposatuko dizu.
- Ez badu aurkitzen, zuk bilatzeko eskatuko dizu.
- Jokoa non instalatuta dagoen dakienean, programak itzulpena instalatuko du.
Jokoa martxan jarri eta menuko "Testu Ezarpenak" atalean azpitituluak aktibatu behar dira testuak pantailan ikusteko.
ScummVM
Jokoa ScummVM bidez jartzen da martxan. Joko honek duen puzzle jakin bat euskaraz erabili ahal izateko ScummVM-ko motorean bertan aldaketan egin behar izan dira eta ScummVM-ren 2.9.0 bertsioa baino berriagoetan bakarrik dago eskuragarri.
Jokoa Steam edo GOG bidez erosi baduzu, bertsio horietan ScummVM motorea jokoarekin dakar eta horrela exekutatzen da. ScummVM hori bertsio zaharra denez (2.6.0 bertsioa), ezin izanen da puzzle hori euskaraz ongi ikusi. Jokoa euskaraz erabili ahal izateko:
- Hasteko, jokoaren datuak euskaratzeko goian aipatzen den moduan egin, instalatzailearekin.
- ScummVM deskargatu, guttienez 2.9.0 bertsioa
- ScummVM abiarazi eta eskuinean dagoen "Gehitu" botoia sakatu
- Sanitarium jokoaren fitxategiak bilatu. RES.000 fitxategia dagoen direktorioa aukeratu behar da. Nire kasuan jokoaren erro direktorioan dagoen
Data karpeta aukeratu behar izan dut.
- Jokoa ScummVMko jokoen zerrendan agertuko da, "Hasi" botoia sakatu.
| Izena |
Deskribapena |
Data |
Deskargatu |
| Sanitarium euskaraz Windows |
Windows bertsioa |
2025/01/20 |
|
| Sanitarium euskaraz GNU/Linux |
GNU/Linux bertsioa |
2025/01/20 |
|
| Sanitarium euskaraz MacOS M1 |
MacOS M1 bertsioa |
2025/01/20 |
|