Stardew Valley euskaraz itzulpen proiektua

Egoera: Bukatuta

Itzulpenaren webgunea

Plataformak: PC

Hasiera data: 2024/07/15

Azken eguneraketa: 2024/07/15

Arduraduna: Eztainu


Game Erauntsiaren komunitateko Eztainu bideojokozaleak egindako itzulpenari esker gozatuko dugu Stardew Valley bikainaz gure mintzairan. Modu ez ofizialean erabili beharko dugu lokalizazioa; zoritxarrez, hori dela-eta, euskarazko bertsioa PCra mugatuta dago.


Itzulpenean ondorengo erabiltzaileek hartu dute parte:
Erabiltzailea Rola
Eztainu Itzultzailea

Stardew Valley euskaratuta ikusteko pauso erraz pare bat jarraitu beharko ditugu. Itzulpena Nexus Mods webgune ezagunean argitaratu du Eztainuk. Lokalizazio fitxategiaz gain, mod hau aplikatu ahal izateko beste bi fitxategi jaitsi beharko ditugu: SMAPI eta Content Patcher.

Aipatutako guztiak honela erabili behar dira:

  1. SMAPI deskargatu (Nexus Modsen ‘Requirements’ atalean aurki dezakezu), deskonprimatu eta instalatu.
  2. Stardew Valleyren Steam fitxako ezaugarrietan sartu (arratoiaren eskuin klik-a) eta ‘Launch Options’ aukeran hurrengoa idatzi (%command% barne):
    "C:\Program Files (x86)\Steam\steamapps\common\Stardew Valley\StardewModdingAPI.exe" %command%
  3. Content Patcher deskargatu (Nexus Modsen ‘Requirements’ atalean aurki dezakezu), deskonprimatu eta jokoaren karpetan dagoen Mod karpetan kopiatu. Adibidea: C:\Program Files (x86)\Steam\steamapps\common\Stardew Valley\Mods
  4. Stardew Valley Euskaraz deskargatu, deskonprimatu eta jokoaren karpetan dagoen Mod karpetan kopiatu
  5. Jokoa abiarazi, eta eskuinaldean dagoen bunbuilo marrazkidun botoia sakatu hizkuntzen menura jotzeko. Euskara aukeratu.


Izena Deskribapena Data Deskargatu
Stardew Valley euskaraz 1.0 2024/07/15
SMAPI 4.0.8. 2024/07/15
Content Patcher 2.3.0. 2024/07/15