Super Mario Bros. Remastered euskaraz itzulpen proiektua
Egoera: Eguneratzeke
Plataformak: PC
Hasiera data: 2026/09/25
Azken eguneraketa: 2026/09/25
Arduraduna: Lander Unzueta
Super Mario Bros. Remastered euskaratzeko baliabide bilduma (resource pack). Asmoa etorkizunean itzulpena jokoan ofizialki inplementatzea bada, fitxategiokin testuak euskaratu daitezke.
Itzulpenean ondorengo erabiltzaileek hartu dute parte:
| Erabiltzailea | Rola |
|---|---|
Lander Unzueta
|
Itzultzailea |
- Jaitsi SMB Remastered euskaratzeko baliabide bilduma hemendik.
- Jokoa abiarazi, aukeretara joan, eta, baliabide bildumen atalean, sakatu ‘ireki karpeta’ (open folder), gure PCan kokatutako baliabideen karpeta zabaltzeko. Windows-en %AppData% → Roaming\SMB1R\resource_pack karpeta izango litzateke.
- Bertan, jaitsitako euskarazko baliabideak itsatsi, karpeta osoa kopiatuta.
- Jokora itzuli, eta, baliabide bildumen atalean, hautatu SMB Remastered euskaraz —ez bada azaltzen, zerrenda birkargatun sakatu—.
Horrez gain, itzulpena Super Mario Story baliabide grafikoarekin erabili nahi bada, gauza bera egin fitxategi hauekin.
Akats txikiak ageri daitezke, batez ere beste baliabide bildumekin erabilita. Itzulpena ofizialki inplementatzerakoan, desagertzea espero dugu.
Lander Unzueta