The Vanishing of Ethan Carter euskaraz itzulpen proiektua

Egoera: Bukatuta

Plataformak: PC

Hasiera data: 2016/06/20

Azken eguneraketa: 2016/06/20

Arduraduna: Urtzi Odriozola


Abentura grafiko eta drama interaktibo moduan katalogatutako eta 2014-2015 urteetan argitaratu den joko zoragarri hau oso osorik euskaratzea lortu dugu. Plataforma ezberdinetarako (PC, PS4) eta joko motore ezberdinekin argitaratua izan da. Nahiz eta 2014. urtean argitaratu zen lehen aldiz, jokoa berrituta eta Playstation 4erako 2015an atera zuten.


Itzulpenean ondorengo erabiltzaileek hartu dute parte:
Erabiltzailea Rola
Urtzi Odriozola Itzultzailea

Behin jokoa gure ordenagailuan instalatuta daukagularik, deskargatu hemen dagoen zip fitxategia. Zip formatuak deskonprimitzen dituen edozein aplikazio erabiliz deskonprimitu eta bi fitxategi aurkituko dituzu: AstronautsGame.euq eta Languages.def. Lehenengoak itzulpen esaldiak ditu eta bigarrenak berriz, jokoari euskara hizkuntza gehitzeko aukera jartzen dio.

Jokoa instalatuta daukazun lekura joan eta Astronauts karpetaren barruan localization karpeta aurkitu. Bertan aurkituko dituzu beste hizkuntzetako itzulpenak ere. Bi fitxategi hauek hor itsatsi beharko dituzu (Language.def gainidaztea beharrezkoa da!) eta kitto eginda!

Bideojokoa berriz martxan jartzean, jokoaren aukeretan euskara agertuko zaizu hizkuntzen artean.


Izena Deskribapena Data Deskargatu
The Vanishing of Ethan Carter 1.0 Jokoaren euskarazko lehen bertsioa 2022/08/31