The Vanishing of Ethan Carter Redux euskaraz itzulpen proiektua

Egoera: Bukatuta

Plataformak: PC

Hasiera data: 2016/06/20

Azken eguneraketa: 2016/06/20

Arduraduna: Urtzi Odriozola


Abentura grafiko eta drama interaktibo moduan katalogatutako eta 2014-2015 urteetan argitaratu den joko zoragarri hau oso osorik euskaratzea lortu dugu. Plataforma ezberdinetarako (PC, PS4) eta joko motore ezberdinekin argitaratua izan da. Nahiz eta 2014. urtean argitaratu zen lehen aldiz, jokoa berrituta eta Playstation 4erako 2015an atera zuten.


Itzulpenean ondorengo erabiltzaileek hartu dute parte:
Erabiltzailea Rola
Urtzi Odriozola Itzultzailea

======================================
The Vanishing of Ethan Carter Redux euskaraz
======================================
Game Erauntsiak egindako itzulpena
Akatsik aurkitzen baduzu jarri gurekin harremanetan. Asko eskertuko dugu.
======================================
Instalatzeko pausoak:
0- Itzulpen fitxategiak deskargatu
1- UE4PakEditor.exe exekutatu
2- File -> Open Archive -> \SteamLibrary\steamapps\common\The Vanishing of Ethan Carter Redux\EthanCarter\Content\Paks\EthanCarter-WindowsNoEditor.pak *
* Hasiera jokua instalatuta daukazun lekuaren araberakoa izango da.
3- File -> Import from Directory -> itzulpena
4- Behean eskuinetan agertzen den barra guztiz berde jarri arte itxaron. Bukatutakoan itxi.
5- Jokuaz disfrutatu!
======================================
Bigarren hizkuntza:
Jokoko menu, azpititulu eta bestelako testu gehien-gehienak daude euskaraz, baina zenbait elementu grafiko ezin izan ditugu itzuli.
Horiek Ingelesez, Frantsesez edo Ingelesez jartzeko aukera daukazue. Menuan, hizkuntzen atalean, parentesi artean aurkituko dituzue hiru aukerak.


Izena Deskribapena Data Deskargatu
The Vanishing of Ethan Carter Redux 1.0 Jokoaren euskarazko lehen bertsioa 2022/08/31