Titan Souls euskaraz itzulpen proiektua
Egoera: Bukatuta
Plataformak: PC
Hasiera data: 2024/07/01
Azken eguneraketa: 2024/07/01
Arduraduna: josuigoa
Titan Soulsen partida berria hasi eta hasierako irudiei lagun egiteko soinu misteriotsu batzuk entzunen ditugu. Gizaki bat ageri da, airean eta beregandik arkua eta gezi bat urruntzen ari dira. Gizakitik bola hegalari zuri bat agertu, eta, hirutan banatuta, pantailan ikusten diren hiru objektuetan banatzen da: gizakian, arkuan eta gezian.
Dagokizun sistema eragileran exekutagarria deskargatu:
- Linux, Windows edo MacOS (M1 eta gainontzekoak)
- Exekutatu eta jokoaren instalazio direktorioa bilatuko du.
- Aurkitzen badu, bertan instalatzeko proposatuko dizu.
- Ez badu aurkitzen, zuk bilatzeko eskatuko dizu.
- Jokoa non instalatuta dagoen dakienean, programak itzulpena instalatuko du.
Instalazioa ongi joan bada, jokoan hizkuntza aldatzeko aukeren artean agertuko da Euskara.
josuigoa