Barraka

Ainhoa gaztearekin barrakaz betetako mundu misteriotsua esploratzeari ekingo diogu, puzzleak gaindituz eta etsaiak garaituz.

Jabeduna - ordainpekoa

Webgunea

Euskaraz!

Joko hau euskaraz jokatu daiteke PC eta Android plataformetan.

Jatorriz euskaraz sortutako jokoa da.


Blogeko artikuluak

Barraka puzzle abentura aurkeztu du Ibai Aizpuruak Durangoko Azokan

Lander Unzueta | 2022/12/09 11:00 BerriakEuskal jokoak

Euskal bideojoko berria jaio da Durangon. Zomorro Studio taldeko Ibai Aizpurua irundarrak iaz Durangoko Azokako IV. Sormen Beka lortu zuen Barraka kaleratu berri du: Game Erauntsiak azokan antolatutako Gamer Gela berezian ezagutzera eman du bere lana. Ainhoaren rola biziko dugu abentura koloretsuan. Festarik festa eta herritik herrira doa...

Barraka deitzen da Ibai Aizpurua garatzaile euskaldunaren hurrengo bideo-jokoa

Lander Unzueta | 2021/12/10 15:00 BerriakEuskal jokoak

Zomorro Studio garatzaileen taldeko Ibai Aizpuruak bere hurrengo bideo-jokoa aurkeztu du Durangoko Azokan: Barraka deitutako esplorazio eta abentura jokoa prestatzen dabil irundarra. Proiektua Durangoko Azokako IV. Sormen Bekari esker burutuko du Aizpuruak: Azokak, Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak antolatutako beka irabazi du Barrakak. 15.000 euroko dirulagun...




Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.