Burua galdu duen borreroa kontrolatuko dugu bertan: benetan, bururik gabe dabil. Hau berreskuratzeko abenturan murgilduko gara, eta horretarako gure mitologian oinarritutako folklorez eta mitoz jositako kokalekuetatik aurrera egingo dugu.
Jabeduna - doakoa
Joko hau euskaraz jokatu daiteke PC plataforman.
Jatorriz euskaraz sortutako jokoa da.
Lander Unzueta | 2025/08/29 14:00
Zomorro Studio irundarrak Guillotine metroidvania abenturaren eguneratutako proba kaleratu du. Euskal mitologiako girotzea hartzen duen tituluak burua galdu duen borreroaren rola jokatzen jarriko ditu jokalariak. Demoa Zomorroren itch.io orrialdean joka dezakegu. Bururik gabe hasiko bagara ere, laster batean akabatzen ditugun etsaien eta izakien buruak jantzi&nb...
Lander Unzueta | 2022/11/18 10:00
Euskal mitologia metroidvania generoarekin batzen duen Guillotine interesgarriari buruz hitz egin genuen iaz. Ibai Aizpurua garatzailea Zomorro Studioren izenpean prestatzen ari den bideojokoa ez dago bukatuta oraindik, baina berritasun interesgarria jaso du: prototipoa euskaratu egin du sortzaileak. Jokoteknia euskal bideojokoen jardunaldiaren aitzakipean itzul...
Lander Unzueta | 2021/03/04 10:00
Guillotine puzzleak eta plataformak batuko dituen metroidvania erako bideo-joko euskalduna da. Zomorro Studioko Ibai Aizpurua garatzen ari den abenturak bere ezaugarri nagusiak erakusten dituen trailer berria zabaldu du sareetan. XIV. mendeko Euskal Herrira bidaiatuko dute jokalariek Guillotinen. Bertan borrero baten rola beteko dute, berezitasun batekin: dagoeneko hilda dagoen buru gab...
Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.
Iruzkinak