Mirlo: Above The Sun

Mirloren helburu nagusia piztiak salbatu eta bere aberria berreskuratzea izango da Solarean zibilizazioko erregimenak basoa erasotu eta animaliak harrapatu ondoren. Basapiztiak erabilita beraien hirietarako beharrezko energia lortzen dute arerio zitalek.

Jabeduna - doakoa

Webgunea

DigiPen Europe-Bilbao

17 Jun, 2021

Euskaraz!

Joko hau euskaraz jokatu daiteke PC plataforman.

Garatzaileek eskainitako itzulpena da. Menuan aurkituko duzu euskaraz jartzeko aukera.

Informazio gehiago hemen.


Blogeko artikuluak

Kaiju In The Bayou estudio euskaldunak Mirlo: Above The Sun abentura kaleratuko du PCrako

Lander Unzueta | 2021/05/26 13:00 Berriak

Kutsu klasikodun akzio eta abenturazko proiektua argitaratzear daude Kaiju In The Bayou estudioko kideak. DigiPen Europe Bilbaoko ikasleek osatutako taldea Mirlo: Above The Sun bideo-jokoan lanean aritu dira azken ikasturtean. Ikastetxeak 2020-2021 ikasturtean egindako lanak bildu ditu aurkezpen berezi batean. Horien artean nabarmendu du Beñat Morisset, Mateo Couso, And...




Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.