Witch It
Witch It sorginak eta ehiztariak bata bestearen aurka jartzen dituen obra multijokalari asimetriko dibertigarria da.
Jabeduna - ordainpekoa
Barrel Roll Games
![]()
22 Oct, 2020
Euskaraz!
Joko hau euskaraz jokatu daiteke PC, PlayStation 4, Nintendo Switch, Xbox Series eta PlayStation 5 plataformetan.
Zaleek egindako itzulpena da, baina jokoan ofizialki onartutakoa. Menuan aurkituko duzu euskaraz jartzeko aukera.
Informazio gehiago hemen.
Blogeko artikuluak
Sorginen eta ehiztarien arteko lehia euskaratu du Katukinabarrak: Witch It gure hizkuntzara ofizialki lokalizatuta dago
Lander Unzueta | 2023/12/14 13:00
Euskaratutako azken bideojokoa zale baten lana da, baina ofizialki goza dezakegu. Witch It bideojokoa lokalizatu du Katukinabarrak: sorginak eta ehiztariak bata bestearen aurka jartzen dituen obra multijokalari asimetriko dibertigarria da. Zergatik asimetrikoa? Talde bakoitzak helburu eta ezaugarri desberdinak edukiko dituelako. Sorginen taldea ezkutatu egin beharko ...
Witch It
Beñat | 2023/09/08 14:00
Witch It Barrel Roll Games-ek garatu eta Daedalic Entertainment-ek argitaratutako lana da: 2020ko urriaren 22an kaleratu zen. Urte batzuk beranduago garatzaile taldearen eta argitaletxearen arteko harreman kontratua bukatu zen, eta ordutik aurrera Barrel Roll Games-ek hartu zituen ardura biak. PCan plataformetan goza daiteke, Steam saltokia erabiliz. Betiko ezkutaketa jokoan oinarritzen den onlin...
Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.
Iruzkinak