Binary Soul Bilboko kooperatiba bat da eta bideo-joko, gamifikazio arloko konponbide eta errealitate birtualeko aplikazioak sortzen dituzte industria, hezkuntza eta turismoaren sektoreetarako. Digipen Institute of Technology-ko ikasle izandako 7 pertsonaren artean sortu zuten 2014an. Hainbat produktu sortu dituzte, hala nola Sorginen Kondaira, Euskal Herriko Pilota Birtuala, Sorgina: Tale of Witches (Greenlight) eta Ferox Anima (garapenean).