Binary Soul Bilboko kooperatiba bat da eta bideo-joko, gamifikazio arloko konponbide eta errealitate birtualeko aplikazioak sortzen dituzte industria, hezkuntza eta turismoaren sektoreetarako. Digipen Institute of Technology-ko ikasle izandako 7 pertsonaren artean sortu zuten 2014an. Hainbat produktu sortu dituzte, hala nola Sorginen Kondaira, Euskal Herriko Pilota Birtuala, Sorgina: Tale of Witches (Greenlight) eta Ferox Anima (garapenean).
Arrantzaleak Interneteratzen. Bideo-jokoak eta errobotak programatzen ikasleekin dibertitzea dut ogibide. Ezertarako astirik ez duen aita naiz
Aupa! Egoninobi naiz. Urte askotarako! ^^ Nintendo-zalea, baina gaur egun bideojokoen mundutik nahikoa aldenduta. Nire gustuak jakin ditzazuen, 'Megaman Battle Network' sagak eta 'Pokemon Mistery Dungeon' jokoek txoko berezia daukate nire bihotzean. Horretaz gain Super Marioren joko guztiak asko gozatu izan ditut, eta Zeldaren kondaira gutxi jokatu ditudan arren oroitzapen oso politak dauzkat. Gaur egun manganime munduan sartuta ibiltzen naiz, interesa baldin badaukazu pasa zaitez 'mangaberri' eta 'euskomanga' webguneetatik! :D