Game Erauntsia irratsaioa - 7x07 Katanak, deabruak eta Kiotoko bazterrak batu ditu Onimusha: Way of the Sword-ek
Onimusha PlayStation 2aren garaiko saga mitikoa dela esan daitekeen arren, urte luzez egon da atal berririk gabe. Birmasterizazio pare baten ondoren, irail hasieran jaso genuen Way of the Sword berria, eta Kioton girotutako abenturan barneratzeko aukera eduki dugu.