EIBAR (EUSKAL LIGA 2021) BETA




IRABAZLEA unaiamo IZAN DA

BERRIKUNTZA: partida jokatzen hasi aurretik, ajustes  barruan tipo de plantilla 90 global jarrita jokatu 

IZEN EMATEA: otsailaren 16tik 28tera bitartean

  • Izena emateko gamerauntsia.eus web atarian erregistroa burutu beharko da.
  • Parte hartzeko beharrezkoa izango diren datuak hauek izango dira:
    • egiten den profilaren ezizena
    • erabiltzen den email kontu bat
    • PS4 ID izena (hau profila sortutakoan sartu behar dena)
  • Erregistroa burututakoan, parte hartu nahi den txapelketan izena eman dezakezue (partaideko txapelketa bakarra)

Hemen ikusgai hau nola egiten den azaltzen duen bideo tutoriala.

Kanporaketa: epea martxoak 1etik 20ra bitartean

 Kanporaketa Ligan, talde bakoitzak bere fase propioa jokatuko du ordezkari bakarra izan harte. Hauek dira jarraituko diren arauak:

  • Zozketa bidez, kanporaketa fasea antolatuko da (munduko kopan egiten den bezala)
  • Jokatzen den taldearen bataz bestekoa 85 izango da, talde guztiek berdintasunean jokatu ahal izateko.
  • Partidaren iraupena 16 minutuko izango da ( 8 minutuko 2 zati ). Irabazleak fasean aurrera jarraituko du.
  • Partida berdinketan amaitzen bada, penaltiak jokatuko dira.
  • Partida amaitutakoan, emaitzaren argazki bat bidali beharko da, adierazitako kontaktuko emailera.
  • Partida ez bada jokatzen ez delako jokalariren bat azaldu, kanporatua izango da zuzenean.
  • Bakoitzak izena eman duen taldearekin jolastu beharko du.

* Partiden ordutegia txapelketako parte hartzaile kopurua jakindakoan adieraziko da. Partiden emaitza bidali beharko da bulegoa@gamerauntsia.eus emaitzarekin eta irudiarekin (mugikorrarekin ateratako argazkia izan daiteke)

EUSKAL LIGA: epea martxoak 22tik 26ra bitartean

Euskal ligara iristen diren partaideak gai izan behar dute bere partidak zuzenean ematen (PS4 aukera ematen du, bai youtube-n edo baita twich-en).

Euskal Ligan, aurreko fasean sailkatutako 5 partaide izango ditu, bakoitzak euskal talde baten ordezkari gisa: REALA, ATHLETIC, OSASUNA, EIBAR eta ALAVES. Liga hau burutzeko arauak hauek izango dira:

  • Liga bateko puntuazio arauak izango ditu: Garaipena lortzen duenak 3 puntu, berdinketa kasuan puntu 1 eta galtzaileak 0.
  • Jokatzen den taldearen bataz bestekoa 85 izango da, talde guztiek berdintasunean jokatu ahal izateko.
  • Jokalari bakoitzak aurreko fasean irabazi duen ordezkariarekin jokatuko du.
  • Partidaren iraupena 16 minutuko izango da ( 8 minutuko 2 zati ).
  • Partida ez bada jokatzen ez delako jokalariren bat azaldu, galdutzat emango zaio partidua.
  • Partiden orduregi ofiziala arratsaldeko 18rak izango dira. Eta emaitza bidaltzeko epea arratsaldeko 20:30 baino lehenago izan behar du.
  • Bi jokalariek adostuta partidaren ordua aldatzea dago, baina beti ere emaitza emateko garaian ordutegia errespetatuz.

Egutegia honako hau izango da:

MARTXOAK 22 (astelehena)

REALA-ATHLETIC

OSASUNA-EIBAR

atsedena: ALAVES

MARTXOAK 23 (asteartea)

ALAVES-REALA

ATHLETIC-OSASUNA

atsedena: EIBAR

MARTXOAK 24 (azteazkena)

EIBAR-ALAVES

REALA-OSASUNA

atsedena: ATHLETIC

MARTXOAK 25 (osteguna)

REALA-EIBAR

ALAVES-ATHLETIC

atsedena: OSASUNA

MARTXOAK 26 (ostirala)

ALAVES-OSASUNA

ATHLETIC-EIBAR

atsedena: REALA

EH Liga amaitutakoan, lehen 4 sailkatuak final handiko fasera egingo dute aurrera. Sailkepenean berdinkerik balego, gol kopurua izango da kontutan, eta berdinketak jarraitzen badu, penaltiak izango dira.

*Partiden ordutegia zehazteko dago, antolaketaren baitan. Fase honetara iritsi diren partaideen hartean adostutako ordutegia izango delarik.

FINAL HANDIA: Apirilak 4 (igandea)

Apirilak 4, igandea.

Fase finalera iristen diren partaideak gai izan behar dute bere partidak zuzenean ematen (ps4 aukera ematen du, bai youtube-n edo baita twich-en).

Osasun eta segurtasun baldintzak uzten badute, finala Hamaika telebistaren platoan jokatuko da. (parte hartzaileak adin txikikoak badira, gurasoen baimena beharko dute eta irudiaren erabilpen baieztapena firmatu)

Final erdiak jokatuko dira: zuzenean emango da streaming bidez eta Hamaika Telebistan. Jarraian fasetik igorotakoekin finala jokatuko da

Final Handia jokatuko da: zuzenean emango da streaming bidez eta Hamaika Telebistan.

Txapelketako puntu honetara 4 jokalari iritsiko dira. Azken fase honetan, berriro mundialetako fasea jokatuko da. Hauek dira fase honetako arauak:

  • Ligako sailkapena kontutan izango da fase hontako partiduen antolaketan
  • Partidaren iraupena 20 minutuko izango da ( 10 minutuko 2 zati ). Irabazleak fasean aurrera jarraituko du.
  • Partida berdinketan amaitzen bada, penaltiak jokatuko dira.
  • Jokatzen den taldearen bataz bestekoa 85 izango da, talde guztiek berdintasunean jokatu ahal izateko.

Partida ez bada jokatzen ez delako jokalariren bat azaldu, kanporatua izango da zuzenean.

 

*antolatzaileak parte hartzaile kopuruaren arabera aldaketak egiteko aukera izango du, talde batengandik borrokan parte hartzaile gehiegi badago zozketa bidez orekatuko ditu.

*antolatzaileak euskaraz emango ditu azalpen eta erantzunak.

Ikusi txapelketaren zuhaitza hemen.

Jardunaldia Partaideak Emaitza Data Ikusi
#1 ibarrainkua unaiamo 1-2 2021/03/02 18:00
#1 ibarrainkua Orhitxu10 --- 2021/03/04 18:00
#1 unaiamo Orhitxu10 1-0 2021/03/06 18:00

1. partida

ibarrainkua

Orhitxu10



2021/03/04 18:00

Iruzkinak (5)

unaiamo 2021ko ots. 23a, 08:43

Aupa koordinatzaileak:
Gomendio bat dut txapelketa honetarako, 85 balorazioko jokalariekin jokatu beharrean 90 balorazioko jokalariekin jokatzea, horrela erabiltzen ditugun jokalariak hobeak dira eta denontzat berdinak izaten jarraitzen dute

gorkadc_1986 2021ko ots. 25a, 19:15

Unaiamo: eibarrekin jokatzen baduzu taldeak berezko puntuazioa izango si ezta? Beztela nola? Ezin dira fitzaketak egin uste dut

unaiamo 2021ko ots. 25a, 19:38

Ez gorka, eibar taldearekin jolastuko dugu baina jokalari guztien batazbestekoa 85ekoa izango da, hau da, aurrelari guztiek stats berdinak izango dituzte, atzelari guztiek ere berdinak eta horrela.
Hau da arauetan jartzen duena
"Jokatzen den taldearen bataz bestekoa 85 izango da, talde guztiek berdintasunean jokatu ahal izateko"

Erredakzioa 2021ko ots. 26a, 11:57

Kaixo unaiamo. Hau begiratzen ari gara, ahal bezain lasterren erantzungo dizuegu. mila esker zure laguntzarengatik

Erredakzioa 2021ko mar. 1a, 10:40

Kaixo hirukote. Zuen kasuan triangular bat jokatuko duzue, alegia bakoitzak 2 partida jokatuko ditu. Puntuetan berdinketa badago, golaberajea izango dugu kontutan.
Bestalde, partida jokatzerakoan, partida hasi baino lehenago ajustes barruan "tipo de plantilla" 90 jarri.

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

Modalitatea

Kanporaketa

Bakarka

Saria

SARI BEREZIAK EGONGO DIRA

Arauak

PARTIDA BAT SORTZEKO

-Egun bakoitzean kanporaketa partiduak egongo dira. Hau zure txapelketa barruko "partida" fitxan ikus dezakezu.

-Partidaren eguna finkoa izango da.

-Partiden ordutegi ofiziala arratsaldeko 18rak dira. Hau aldatzeko 2 jokalariek ados egon behar dute. Adostasunik ezean, ordu hau izango da.

-Partida etxeko jokalariak sortu beharko du beti. Adibidez, partida zulu08 VS elorri bada, etxekoa zulu08 izango da.

-Zuen aurkariaren ID a ikusteko, bere profilean klik egin eta ikusiko duzue (etxeko jokalariaren lana izango da harremanetan jartzea).

-Emaitza bidaltzeko 20:30 izango da ordu muga, eta email honetara bidali beharko da bulegoa@gamerauntsia.eus-era, emaitzaren irudia bidaliz (telefonoarekin egindako argazki batek balio du). 

-Ez bada emaitzarik jasotzen, zuzenean kanporatuak izango dira bi jokalariak.

-Partidara norbait ez bada agertzen, zuzenean kanporatua izango da. Horretarako partida ordurako sortu dela ziurtatu beharko da edota partidara gonbidapenik garaiz jaso ez dela.

-Partida berdinketan amaituz gero, penaltietara jokatuko da.

Gogoratu partida sortzeko zure ID jarrita eduki behar duzuela, bestela ezingo da partida burutu eta kanporatuak izango zarete (hau, zuen profil editorea erabiliz plataforma fitzaren barruan jarri behar duzue)

Antolatzaileak

Erredakzioa

Partekatu

Game Erauntsia facebook