Euskal Game Jam BETA
Ongi etorri Euskal Game Jamaren izen emate fitxara! Azaroaren 17tik 19ra bitartean 48 orduz bideojokoak sortzeari ekiteko ekimena da: online zein aurrez aurre parte har daiteke.
Ekimen fisikoa Bilboko Bizkaia Aretoa UPV/EHUn egingo da. Albistean aurkituko duzue informazio orokorra; bideojokoak itch.io atalera igo beharko dira.
Izen ematea taldeka edo bakarka egin daiteke.
- 18 urtetik gorako pertsona orok parte har dezake.
- Fitxa honetan izena eman beharko da; gainera, Itch.io erabiltzailea eduki beharko da, eta bertan sortutako Euskal Game Jam atalera batu.
- Bideojokogile hasiberriek zein profesionalek izena eman dezakete. Hala ere, bideojokogintzan oinarrizko ezagutzak edukitzea ezinbestekoa da.
- Taldeak gehienez bost pertsonakoak izango dira. Taldekideak banaka erregistratuko dira, eta, ondoren, taldeko ordezkariak mezu elektronikoa bidali beharko du bulegoa@gamerauntsia.eus helbidera taldearen erabiltzaile izenekin "Euskal Game Jam izen ematea" gaiarekin.
- Bakarrik dauden, baina taldea eratu nahi duten partaideek fitxa honen iruzkinetan zein gure Discord zerbitzariko "Euskal Game Jam" txatean idatz dezakete kide bila.
- Aurrez aurre edo online parte hartuko den zehaztu behar da. EHUko ikasleek lehentasuna izango dute aurrez aurre parte hartzerakoan (EHUko helbide elektronikoa erabili beharko dute izena ematerakoan).
- Azaroaren 17an 18:00etan hasiko da Game Jam ekimena; azaroaren 19ko 18:00ak arte iraungo du.
- Epe horretan bideojokoa garatu beharko da; plangintza talde bakoitzaren esku egongo da.
- Bilboko Bizkaia Aretoa UPV/EHUn aurrez aurre parte hartzeko aukera dago; esan bezala, EHUko ikasleek lehentasuna izango dute izena ematerakoan.
- Bizkaia Aretoa UPV/EHUn elkarrekin bizitzeko oinarrizko arauak errespetatu beharko dira.
- Partaideek euren bideojokoetan lan egiteko gela edukiko dute. Mahaia, argindarra eta Internet konexioa bermatuko dira; gainerako material guztia parte hartzaileek jarri beharko dute (ordenagailuak, tabletak, etab.).
- Jangela egongo da.
- Bertan lo egiteko aukera egongo da. Partaideek lo zakuak eraman beharko dituzte.
- Informazio eta arau orokorrak aldez aurretik eskainiko dira.
- Talde hibridoak sortzeko aukera dago: kide batzuek Bizkaia Aretotik parte hartzen duten bitartean, besteak online ibil daitezke.
- Azaroaren 17an 18:00etan hasiko da Game Jam ekimena; azaroaren 19ko 18:00ak arte iraungo du.
- Epe horretan bideojokoa garatu beharko da; plangintza talde bakoitzaren esku egongo da.
- Discord, Jitsi edo bestelako zerbitzuak erabil daitezke partaideen arteko komunikazioa errazteko.
- Talde hibridoak sortzeko aukera dago: kide batzuek Bizkaia Aretotik parte hartzen duten bitartean, besteak online ibil daitezke.
- Bideojokoak euskaraz egon beharko dira.
- Ekimena abiatu aurretik antolatzaileek hautatutako gai orokorra zehaztuko da. Hau partaide guztiei helaraziko zaie, eta bideojokoa horren inguruan sortu beharko dute.
- Euskal Game Jameko itch.io atalean argitaratu beharko dira bideojokoak. Azaroaren 19an, 19:00etan igota eduki beharko dira.
- Bideojokoa sortzaileena izango da: baimen guztiak garatzaileenak dira.
- Sormen prozesua bukatu ostean, gainerako sortzaileen lanak probatzeko aukera egongo da; ez hori bakarrik, interesgarrienak bozkatzeko unea ere helduko da.
- Euskal Game Jameko partaideek soilik bozka dezakete.
- Hiru kategoria nagusi egongo dira: aurkezpen orokorra, originaltasuna eta dibertigarritasuna.
- Bozketa azaroaren 26ko 18:00etan itxiko da. Epe horretan ezingo dira aurkeztutako bideojokoak aldatu edo eguneratu.
- Bozketa epea bukatuta, jokoa moldatzen jarrai daiteke, hala nahi izanez gero.
- Euskal Game Jameko partaideek euren materiala erabili beharko dute parte hartzerakoan: ordenagailuak, programak, etab.
- Tresna, baliabide edo laguntza publikoak erabiltzeko aukera dago.
- Ez da IA bidez sortutako bideojokorik, asset-ik edo baliabiderik onartuko.
- Baliabideen zerrenda orokorra hemen aurki dezakezue.
Ikusi txapelketaren zuhaitza hemen.
| Jardunaldia | Partaideak | Emaitza | Data | Ikusi |
|---|
Taldeak sortzeko daude. Laister izango dira ikusgai
Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.
Txapelketa amaituta
Modalitatea
Kanporaketa
Bakarka
Saria
Ez da saririk banatuko. Horren ordez, partaiden arteko bozkaketa egingo da: gainerako taldeen lanak hainbat kategoriatan bozkatu ahalko dira.
Arauak
Arau orokorrak
- Ekimena euskaraz antolatuko da.
- Talde bakoitzeko ordezkariak euskaraz hitz egiten jakin beharko du, gutxienez.
- Bideojokoak baino ez dira aurkeztuko.
- Ezin da aurretik hasitako bideojokorik edo proiekturik hartu Game Jamean bukatzeko.
- Aurkeztutako bideojokoak euskaraz egon beharko dira. Hizkuntza gehiagotan kalera daitezke, bai Game Jamean, bai honen ostean.
- Ez da materialik eskainiko bideojokoa sortzerako orduan. Partaideek berezko ordenagailuak eta tresnak erabili beharko dituzte.
- Proiektuan agertuko diren testurak, modeloak, soinuak, eta abar partaideek sortutakoak edo litzentzia askekoak izan behar dira.
- Ez da AI bidez sortutako baliabiderik edo bideojokorik onartuko.
- Itch.io webgunea erabiliko da bideojokoak argitaratzeko. Azaroaren 19ko 18:00etan plataforman eskuragarri egon beharko da.
Louis Schnell…
Julen Irazoki
Iñaki Vázquez…
Merybu
Ibai Aizpurua
kaislane
pello
Erredakzioa
Iruzkinak