EUSKAL LIGA 2021 (FINAL HANDIA) BETA




FINAL HANDIA: Apirilak 4 (igandea)

Apirilak 4, igandea.

Fase finalera iristen diren partaideak gai izan behar dute bere partidak zuzenean ematen (ps4 aukera ematen du, bai youtube-n edo baita twich-en).

Osasun eta segurtasun baldintzak uzten badute, finala Hamaika telebistaren platoan jokatuko da. (parte hartzaileak adin txikikoak badira, gurasoen baimena beharko dute eta irudiaren erabilpen baieztapena firmatu). Azkenean etxetik jokatu beharko dute, eta zuzenean eskaini beharko dira partidak

Final erdiak jokatuko dira: zuzenean emango da streaming bidez eta Hamaika Telebistan. Jarraian fasetik igorotakoekin finala jokatuko da

1.partida 16:10tan izango da.

2.partida 16:40tan izango da.

Final Handia jokatuko da: zuzenean emango da streaming bidez eta Hamaika Telebistan.

Final handiko partida 17:10tan izango da.

Txapelketako puntu honetara 4 jokalari iritsiko dira. Azken fase honetan, berriro mundialetako fasea jokatuko da. Hauek dira fase honetako arauak:

  • Ligako sailkapena kontutan izango da fase hontako partiduen antolaketan
  • Partidaren iraupena 20 minutuko izango da ( 10 minutuko 2 zati ). Irabazleak fasean aurrera jarraituko du.
  • Partida berdinketan amaitzen bada, penaltiak jokatuko dira.
  • Jokatzen den taldearen bataz bestekoa 90 izango da, talde guztiek berdintasunean jokatu ahal izateko.

Partida ez bada jokatzen ez delako jokalariren bat azaldu, kanporatua izango da zuzenean.

 

*antolatzaileak parte hartzaile kopuruaren arabera aldaketak egiteko aukera izango du, talde batengandik borrokan parte hartzaile gehiegi badago zozketa bidez orekatuko ditu.

*antolatzaileak euskaraz emango ditu azalpen eta erantzunak.

Ikusi txapelketaren zuhaitza hemen.

Jardunaldia Partaideak Emaitza Data Ikusi
#1 Iker Zarraga unaiamo 7-6 2021/04/04 16:10
#1 Beñat Asitor19 5-6 2021/04/04 16:40
#2 Iker Zarraga Asitor19 9-2 2021/04/04 17:10

Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

Modalitatea

Kanporaketa

Bakarka

Saria

SARIA BEREZIAK EGONGO DIRA

Arauak

PARTIDA BAT SORTZEKO

-Egun bakoitzean kanporaketa partiduak egongo dira. Hau zure txapelketa barruko "partida" fitxan ikus dezakezu.

-Partidaren eguna finkoa izango da.

-Partiden ordutegi ofiziala arratsaldeko 18rak dira. Hau aldatzeko 2 jokalariek ados egon behar dute. Adostasunik ezean, ordu hau izango da.

-Partida etxeko jokalariak sortu beharko du beti. Adibidez, partida zulu08 VS elorri bada, etxekoa zulu08 izango da.

-Zuen aurkariaren ID a ikusteko, bere profilean klik egin eta ikusiko duzue (etxeko jokalariaren lana izango da harremanetan jartzea).

-Emaitza bidaltzeko 20:30 izango da ordu muga, eta email honetara bidali beharko da bulegoa@gamerauntsia.eus-era, emaitzaren irudia bidaliz (telefonoarekin egindako argazki batek balio du). 

-Ez bada emaitzarik jasotzen, zuzenean kanporatuak izango dira bi jokalariak.

-Partidara norbait ez bada agertzen, zuzenean kanporatua izango da. Horretarako partida ordurako sortu dela ziurtatu beharko da edota partidara gonbidapenik garaiz jaso ez dela.

Gogoratu partida sortzeko zure ID jarrita eduki behar duzuela, bestela ezingo da partida burutu eta kanporatuak izango zarete (hau, zuen profil editorea erabiliz plataforma fitzaren barruan jarri behar duzue)

Antolatzaileak

Erredakzioa

Partekatu

Game Erauntsia facebook