Heartstone - MGEP / San Pankrazio 2018 BETA




Ongietorri MGEP (Mondragon Unibertsitateko Mondragon Goi Eskola Politeknikoa) eta bertako ikasle kontseiluak eta Game Erauntsiak antolatutako lehen San Pankrazio eguneko Hearthstone txapelketara ( 2018 ). Txapelketa osoa maiatzaren 10an, goizean zehar burutuko da (9.30tan hasi eta 13.30ak arte gehienez).

Sariak MGEPeko ikasle kontseiluaren eta Game Erauntsiaren eskutik emango dira. Bide batez, Game Erauntsian horretarako prestatuta dagoen txapelketa eta parte-hartzaileak kudeatzeko tresna erabiliko da, non zuzenean ikusi ahal izango den txapelketaren jarraipena.  Oraingoz “caster” baten bila gabiltza.

OSO GARRANTZITSUA DA eskubiko zutabean agertzen diren "Arauak" eta "Parte-hartzeko pausuak" arretaz irakurtzea.

Edozein zalantzatarako erabili hearthstonetxapelketa@gmail.com email helbidea edo askoz errazago sartu mugikorretik Telegrameko https://t.me/sanpanlol taldera (helbide hau zure mugikorreko nabigatzailean idatziz eta Telegrama instalaturik izanda).

 

*Game Erauntsiko zuen profilari argazkia edo irudi bat jarriz gero, goiko atazan "Partaideak" eta "Taldeak" aukeratuta bakoitzaren irudia agertuko da (ANIMATU zerbait jartzera!).

Partaidea Ira. Ber. Gal. Bb. Jok. Punt.
#1 Kisember 4 0 0 0,0 4 4
#2 PabloLP 3 0 1 0,0 4 3
#3 Zarrabeitia7 2 0 2 0,0 4 2
#4 leonov 1 0 3 0,0 4 1
#5 Theelderzanz 0 0 4 0,0 4 0
Jardunaldia Partaideak Emaitza Data Ikusi
#1 Kisember leonov 1-0 2018/05/10 09:30
#1 PabloLP Theelderzanz 1-0 2018/05/10 09:30
#3 Theelderzanz Zarrabeitia7 0-1 2018/05/10 10:30
#3 leonov PabloLP 0-1 2018/05/10 10:30
#2 Kisember PabloLP 1-0 2018/05/10 10:30
#2 leonov Zarrabeitia7 0-1 2018/05/10 10:30
#4 leonov Theelderzanz 1-0 2018/05/10 11:30
#4 Kisember Zarrabeitia7 1-0 2018/05/10 11:30
#5 Kisember Theelderzanz 1-0 2018/05/10 12:30
#5 PabloLP Zarrabeitia7 1-0 2018/05/10 12:30

Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

Modalitatea

Liga

Bakarka

Saria

Sariak: Zehazteko...

Arauak

Modalitatea

Conquest”, 4 heroi ezberdin txapelketarako eta ezeztapen bat errondako: Kanporaketa, Bakarkakoa.

Conquest” araudia:

  • Jokalari bakoitzari kanporaketako erronda bakoitzean arerioaren heroiak jakitera emango zaizkio. Heroi horietako bat erroldatik at uzteko aukera izango duzue.
  • Aurrera jarraitzeko gelditzen zaizkizuen heroi bakoitzarekin joko bat irabazi beharko duzue.
  • Joko bat irabaziz gero irabazleak erabili duen heroia alde batera utzi beharko du erronda amaitu arte.
  • Joko batetik bestera heroiak aldatu ahal dira.
  • Joko bat galduz gero heroi bera berriz jarraian jokatu ahal izango du joko hartako galtzaileak.

Txapelketan parte hartzeko gutxieneko baldintzak:

  • Parte-hartzaile guztiak MGEPeko kide izan beharko dute.
  • Bakarrik aurrez apuntaturiko pertsonek (eta izen emandako kontuekin) jokatu ahal izango dute.
  • Izen-ematetik kanpo geratu diren haiek aukera lukete parte hartzeko talderen bat berandu etorriko balitz.
  • Denbora galdu, berandu etorri edo eragozten duena, deskalifikaturik gera daiteke. Denboraz justu ibiliko gara eta.
  • Aurikularrak eta mikrofonoa norberak ekarri beharko ditu (edozein aurikularrek balio dezake, USB badira driverrak instalatu beharko direla kontutan izan eta lehenago esan beharko da emailez. Bestela soinu gabe ere jokatu daiteke).
  • Norbere xagua ekartzea gomendatzen da, ez da bertakoen funtzionamentua bermatzen eta.

Nola eman izena txapelketan:

Bakarkako jokalariak bilatzen dira.  Bakoitzak norbere Hearthstoneko kontua beharko du, Europako zerbitzarian kokatua.

2 pauso besterik ez dira, hori bai, 2. pausua luzetxoa da:

  • 1. pausua: Bakoitza bere kabuz gamerauntsia.eus web orrian erregistratu behar da (bertan txapelketaren eboluzioa ikustea izango duzue).
    • Web orrian sartu eta goian eskubian “Sartu” sakatu. Gero “Sortu kontua” eta eskatzen diren 4 datuak bete. Zure emailean konfirmatu eta iada Game Erauntsi-ko erabiltzaile izena izango duzu.
  • 2. pausua: hearthstonetxapelketa@gmail.com helbidera hurrengo informazioa bidali:
    • Jokalariaren ezizena(adibidez Anduin17)
    • Game Erauntsiako erabiltzaile izena (sortu berri duzuna),
    • Hearthstoneko erabiltzaile izena
    • Zure Izen Abizenak (MGEPekoa zarela ziurtatzeko).
  • 3.pausua: Maiatzaren 4aren aurretik hearthstonetxapelketa@gmail.com helbidea erabiliko dituzun 4 heroien zerrendak bidali. HEMEN IKUSI.

 

http://oi63.tinypic.com/9u8z20.jpg

Partekatu

Game Erauntsia facebook