League of Legends - MGEP / San Pankrazio 2019 BETA




Ongi etorri MGEP (Mondragon Unibertsitateko Mondragon Goi Eskola Politeknikoa) eta bertako ikasle kontseiluak eta Game Erauntsiak antolatutako San Pankrazio eguneko League of Legends txapelketaren 3.en ediziora. Txapelketa osoa maiatzaren 9an, goizean zehar egingo da (9.30tan hasi eta 13.30ak arte gehienez).

Aurten ere Game Erauntsiko Youtube/Twitch kanalean zenbait partida emitituko dira zuzenean (Komentarista izan nahi baduzu jarri gurekin harremanetan). Gainera, txapelketaren jarraipena webgune honen bidez ere egin ahalko da. Joan den urteetako partiden bideoak eta sailkapenak ondorengo helbide hauetan ikus ditzakezue: 2017, 2018

Edozein zalantzatarako erabili e-sports.mgep@mondragon.edu email helbidea, edo askoz errazago sartu Telegrameko https://t.me/sanpanlol taldera.

Nola eman izena txapelketan:

5-6ko taldeak bilatzen dira (hala ere, 5 baino pertsona gutxiagoko taldeak edo pertsona bat bakarrik apunta daitezke. Baina zailagoa izango da txapelketan sartzea. Gainera, talde mixtoek lehentasuna izango dute). 6ko taldeen kasuan, partida aurretik taldeko edozein ordezko bezala jarri daiteke, baina jokatzen duten 5etako bakoitzak norbere LOLeko kontuarekin jokatu beharko du.

3 pauso besterik ez dira (ez baldin bazarete 6 jokalari, bakarrik zareteneraino bete. Bakarra baldin bazara, ez dago talde izenik iradoki beharrik).

  • 1.pausoa: Eskubiko zutabean agertzen diren "Arauak" arretz irakurri.
  • 2. pausua: Taldekide bakoitza bere kabuz gamerauntsia.eus web orrian erregistratu behar da (bertan txapelketaren eboluzioa eta taldeak ikustea izango duzue).
    • web orrian sartu eta goian eskubian “Sartu” sakatu. Gero “Sortu kontua” eta eskatzen diren 4 datuak bete. Zure emailean konfirmatu eta iada Game Erauntsi-ko erabiltzaile izena izango duzu.
  • 3. pausua: e-sports.mgep@mondragon.edu helbidera hurrengo informazioa bidali:
    • Taldearen izena, irudi bat (nahi izanez gero) eta jokalari bakoitzaren Game Erauntsiako erabiltzaile izena (sortu berri duzuna), LoL-eko inbokatzaile izena eta zure Izen Abizenak (MGEPekoa zarela ziurtatzeko).

*Hona hemen adibide bat:

GVA

Partaidea Ira. Ber. Gal. Bb. Jok. Punt.
#1 dROCK [dRK] 3 0 0 0,0 3 0
#2 Amallo´s Lovers [C++] 2 0 1 0,0 3 0
#3 Kernet [KRT] 1 0 2 0,0 3 0
#4 STROLKA [STR] 0 0 3 0,0 3 0
Jardunaldia Partaideak Emaitza Data Ikusi
#1 dROCK [dRK] Kernet [KRT] 1-0 2019/05/09 10:15
#1 STROLKA [STR] Amallo´s Lovers [C++] 0-1 2019/05/09 10:15
#2 dROCK [dRK] STROLKA [STR] 1-0 2019/05/09 11:00
#2 Kernet [KRT] Amallo´s Lovers [C++] 0-1 2019/05/09 11:00
#3 STROLKA [STR] Kernet [KRT] 0-1 2019/05/09 12:00
#3 dROCK [dRK] Amallo´s Lovers [C++] 1-0 2019/05/11 12:00

Iruzkinak (3)

Capitan_HarlockII 2019ko api. 10a, 18:05

Aupa
Imaginatzen det txapelketa presentziala dela eta norberak ekarri behar duela ordenagailua ezta??

Damian 2019ko api. 12a, 10:36

Kaixo Harlock II,
Egia esan: ez. Bertako ordenagailuak erabili ohi ditugu. Baina inork ekarri nahiko balu, eta jokalari guztiak ados baleude, ez litzateke arazorik egongo (kontua da San Pankrazio egunean denek ez dutela portatila unibertsitatean izaten).

Champi 2019ko mai. 6a, 16:25

Gure taldearekin parte hartu ahal izateko jokalari batzuk Madriletik jolastu behar izango dute. Hau berez araudiaren kontra doanez beste talde guztien oniritzia behar dugu. Momentuz dROCK taldeak onartu du egoera hau. Beste taldeen (taldearen) erantzunaren zain geratzen gara. Ondo izan.

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

Modalitatea

Konbinatua

Taldeka

Saria

Txapelketa osoa maiatzaren 9an, goizean zehar egingo da (9.30tan hasi eta 13.30ak arte gehienez), 6202 gelan.

-------------------------

Sariak MGEPeko ikasle kontseiluaren eta Game Erauntsiaren eskutik emango dira.

  • Lehen saria: 
    • Talde osoarentzat: Irabazlearen kopa.
    • Taldekide bakoitzaren kontuan:
      • 975RPtik gora balio duen skina.
      • 520RPtik gora balio duen skina.
  • Bigarren saria:
    • Talde osoarentzat: Bigarrenaren kopa.
    • Taldekide bakoitzaren kontuan:
      • 975RPtik gora balio duen skina.
  • Hirugarren saria:
    • Talde osoarentzat: Hirugarrenaren kopa.
    • Taldekide bakoitzaren kontuan:
      • 520RPtik gora balio duen skina.

Arauak

Txapelketan parte hartzeko gutxieneko baldintzak:

  • Parte-hartzaile guztiak MGEPeko kide izan beharko dute.
  • Bakarrik aurrez apuntaturiko pertsonek (eta izen emandako kontuekin) jokatu ahal izango dute.
  • Izen-ematetik kanpo geratu diren haiek aukera lukete parte hartzeko talderen bat berandu etorriko balitz.
  • Denbora galdu, berandu etorri edo eragozten duena, deskalifikaturik gera daiteke. Denboraz justu ibiliko gara eta.
  • Aurikularrak eta mikrofonoa norberak ekarri beharko ditu (edozein aurikularrek balio dezake, USB badira driverrak instalatu beharko direla kontutan izan eta lehenago esan beharko da emailez. Bestela soinu gabe ere jokatu daiteke).
  • Norbere xagua ekartzea gomendatzen da, ez da bertakoen funtzionamentua bermatzen eta.

Partekatu

Game Erauntsia facebook