Minecraft: 3.TheTowers Txapelketa BETA




Blogean kontatu dizuegun bezala, Game Erauntsia Minecraft zerbitzaria itxi egingo dugu urtarrilaren erdialde aldera. Informazio gehiagorako irakurri blog sarrera hau. Artikulu horretan adierazi dugun bezala, TheTowers txapelketaren hirugarren edizioa antolatu dugu zerbitzariaren etapa honi amaiera emateko. Gabonetako oporretan primeran pasatu nahi baduzu, ez galdu aukera eta eman izena txapelketan!

Ez dakizula jokoa zertan den? Hona bada azalpena: jokoa bi taldetan banatzen da, bakoitza 3 jokalarikoa. Helburua etsaien dorre nagusira iristea da, eta horretarako, zubiak eraiki beharko dituzue eta hil ez zaitzateten arreta jarri. Norbait dorre batera iristen den aldi bakoitzeko taldeak puntu bat eskuratuko du. 6 puntu lortzen dituen lehen taldeak irabaziko du partida. Mapan hainbat kutxa eta item spawner aurkituko duzue. Oso lagungarri gertatuko zaizkizue!

Aurten, berrikuntza bezala eta partidak gehiegi ez luzatzeko, denbora-muga jartzea erabaki dugu. Partidek gehienez ere ordubete iraungo dute, eta denbora horren barruan partida amaitu ez bada, puntu gehien dituen taldeak irabaziko du.

Gabonetako oporretan jokatuko dira partidak, 3 laguneko taldeetan. Izena emateko epea ixtean norbaitek talderik ez badu, guk batean sartuko dugu. Ez dadila hori jokoan parte ez hartzeko aitzakia izan!

Hona hemen txapelketarako prestatutako trailerra:

 

 

 

Partaidea Ira. Ber. Gal. Bb. Jok. Punt.
#1 Ixa 0 0 0 0,0 0 0
#2 Patata Eskuadroia 0 0 0 0,0 0 0
#3 Izenik gabe :D 0 0 0 0,0 0 0
Jardunaldia Partaideak Emaitza Data Ikusi

Iruzkinak (3)

Bingen Galartza Iparragirre 2016ko abe. 27a, 17:06

Beno, 3 taldek bakarrik eman dute izena, baina horrek ez du esan nahi txapelketa ezin dugunik egin. Intentzioa denok denon kontra partida bat jokatzea litzateke eta ondoren ikusiko dugu finaltxoa nola egin. Txapelketa motza izango denez egun bakarrean edo bitan egin dezakegu, noiz datorkizue ondo?

Bingen Galartza Iparragirre 2017ko urt. 1a, 22:11

Zuek erabaki bezala partidak bihar (Urtarrilak 2) jolastuko dira goizeko 10:30etan hasita. Jende gutxi gaudenez ez ditugu puntuazioak kontuan hartuko, baina ziur oso ondo pasako dugula ;) Bihar arte!

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

Modalitatea

Liga

Taldeka

Saria

Edizio honetan txapeldunak ez du sari berezirik jasoko. Helburua azken bi urte hauetan egindako lagunekin ondo pasatzea izango da ;D

Arauak

  • 3vs3 modalitatean jolastuko da.
  • Txapelketa Gamerauntsia MC zerbitzarian izango da, eta jokalariak partida hasi baino 15 minutu lehenago sartu beharko dira.
  • Jokatzen hasi eta ordubetera puntu gehien dituen, edo 6 puntu lortzen dituen lehen taldeak irabaziko du partida.
  • Kutxei dagokionez debekatua dago puskatzea edo/eta gauzak hutsera botatzea. Onartuta dago ordea, gauzak lapurtzea.
  • Gehiegizko kanpeatzea eta spawn-killa debekatuta daude

Partekatu

Game Erauntsia facebook