Minecraft Minijoko Liga BETA




Game Erauntsia Minecraft zerbitzariko bigarren txapelketarekin gatorkizue. TheTowers txapelketan primeran pasatu bazenuen, edo jolasteko gogoz geratu bazinen jarraitu irakurtzen! Zerbitzariko administratzaileok zuen proposamenak irakurri eta aztertu ondoren egokiena minijoko desberdinez osatutako ligatxo bat egitea dela pentsatu dugu. Txapelketa binaka jolastuko da, eta jardunaldi bakoitzean beste 3 bikoteren aurka lehiatuko duzu. 4 jardunaldi izango dira:

Esan bezala, bikoteka jolastuko da, beraz, utzi iruzkinetan norekin nahi duzuen.Bestela, guk egingo ditugu taldeak lasai
 

1.Jardunaldia: BuildBattle Ekainak 20-21: 

Azkenaldian oso modan jarri den minijokoarekin emango diogu hasiera txapelketari. Parte hartzaile guztie gai bat emango zaizue (Denentzat berdina) eta 10 minutu izango dituzue gaiarekin lotutako zerbait eraikitzeko. Denbora bukatutakoan bozketa egingo da irabazleak aukeratzeko.

2.Jardunaldia: QuakeCraft Ekainak 27-28

Minijoko hau ere aski ezaguna duzue denek, zerbitzarian askotan jolastu baitugu.  Joko honen helburua aurkariak "tiroz" hiltzea da, hori bai, pistola beharrean aitzur magikoa izango duzue :D .  20 hilketetara iristen den lehen taldeak irabaziko du partida. Kontuz! Taldekidea hiltzeak puntuak galtzea ekarriko du!

3.Jardunaldia: SkyWars Uztailak 4-5

Askotan eskatu diguzue SkyWars minijokoa zerbitzarian jartzeko, baina arazo teknikoak direla eta, ezin izan dugu jarri. Horregatik , txapelketara ekartzea pentsatu dugu. Zeruko uharte batzuetan spawneatuko zarete taldeka, eta helburua aurkari guztiak akabatzea izango da. Kutxa ezkutuak egongo dira sakabanatuak mapan zehar.


4.Jardunaldia: OITC Uztailak 11-12

Duela gutxi zerbitzarirako joko honen mapa eder bat eraiki zenuten eta harrera oso ona izan duenez, txapelketako azken jardunaldian jokatuko dugu. Egin beharrekoa, aurrekoetan bezala aurkariak hiltzea da, baina berezitasun batzuekin: Tiro bakarrean hiltzen duen arkua izango duzue, gezi bakarra emango zaizue, eta hiltzen duzuen pertsona bakoitzeko berri bat eskuratu.



Finala: Destroy the Nexus Uztailak 18-19

TheTowers jokoaren antza duen eta proposatu diguzuen minijokoa. Helburua talde aurkariaren basean dagoen "nexus"-a puskatzea. Estrategia eta talde lana uztartu beharko dituzue txapelketaren garaipena lortu nahi baduzue.

Partaidea Ira. Ber. Gal. Bb. Jok. Punt.
#1 12.taldea 0 0 0 0.0 4 15
#2 13.taldea 0 0 0 0.0 4 11
#3 6.taldea 0 0 0 0.0 4 11
#4 2.taldea 0 0 0 0.0 4 9
#5 11.taldea 0 0 0 0.0 4 8
#6 7.taldea 0 0 0 0.0 4 8
#7 5.taldea 0 0 0 0.0 4 8
#8 1.Taldea 0 0 0 0.0 4 8
#9 9.taldea 0 0 1 0.0 4 8
#10 8.taldea 0 0 0 0.0 4 6
#11 4.taldea 0 0 0 0.0 4 6
#12 3.taldea 0 0 0 0.0 3 3
Jardunaldia Partaideak Emaitza Data Ikusi
#1 1.Taldea 4.taldea 9.taldea 9- 1/4-10 2015/06/20 16:00
#1 5.taldea 6.taldea 7.taldea 8.taldea 8-6-7-5 2015/06/20 16:30
#1 2.taldea 3.taldea 11.taldea 12.taldea 13.taldea 12-11/2-3/13 2015/06/22 16:00
#2 2.taldea 3.taldea 4.taldea 11.taldea 12.taldea 12-11-2-3-4 2015/06/27 16:00
#2 5.taldea 6.taldea 7.taldea 8.taldea 6-5-7-8 2015/06/27 16:30
#2 1.Taldea 9.taldea 13.taldea 13-10-1-9 2015/06/28 12:00
#3 5.taldea 7.taldea 9.taldea 12.taldea 12-9-7-5 2015/07/04 16:00
#3 2.taldea 3.taldea 4.taldea 11.taldea 0 2015/07/04 16:30
#3 6.taldea 8.taldea 11.taldea 13.taldea 13-10-11-8-6 2015/07/05 12:00
#4 1.Taldea 4.taldea 6.taldea 11.taldea 6-4-1-11 2015/07/17 16:00
#4 5.taldea 7.taldea 9.taldea 12.taldea 5-12-7-9 2015/07/18 16:00
#4 2.taldea 3.taldea 8.taldea 13.taldea 2-1-10-13-8 2015/07/20 16:00

Erakutsi denak

Iruzkinak (82)

Bingen Galartza Iparragirre Sept. 1, 2015, 6 p.m.

Finala bihar egingo da 16etan, eta pertsona batzuen konfirmazioa falta zaigu: Etxebu98, thechabo eta crazydablerena.

etxebu98 Sept. 2, 2015, 2:19 p.m.

Mesedez puntual hastea eskatu nahi nuke denboraz justu nabilelako.

Bingen Galartza Iparragirre Sept. 2, 2015, 6:05 p.m.

Beno, amaitu da Minecraft Minijoko Liga! Txapelketan zehar arazo ugari izan baditugu ere, nik uste txapelketa polita izan dela. Nik behintzat primeran pasatu dut, eta emaitzarekin oso gustora nago. Espero dut zuei ere gustatu izan, eta zuen iruzkinak eskertzen dira hurrengo baterako.

Zorionak etxebu98 eta EuskalGaming-i, oso ondo jolastu duzue. Zerbitzarian txapeldun kargua jasoko duzue, eta baita Steamerako Pid jokoaren key baina ere. Bigarren eta hirugarren geratu direnek ere jasoko dute zerbait zerbitzarian. Bukatzeko, txapeldunen argazki bat ateratzea gustako litzaidake (Minecraften) zerbitzarian jartzeko.

etxebu98 Sept. 3, 2015, 11:18 a.m.

Oso txapelketa polita izan da eta oso ondo pasa dut nik beintzat. Argazkiarena egiteko egun batean geratu gaitezke zerbitzarian argazkia ateratzeko.

Bingen Galartza Iparragirre Sept. 12, 2015, 11:05 a.m.

Finala hemen ikus dezakezue: https://www.youtube.com/watch?v=C7FjFFGRqog

Tamalez ez dago osorik, baina gehiena behintzat ikus dezakezue :D

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

Modalitatea

Liga

Taldeka

Saria

Minecraft zerbitzarian "Txapeldun" kargua. Kargu hau pasatzen joango da txapelketaz txapelketa.

Arauak

  • Minecraft atalean erregistratuta egon beharko zara
  • Partidak hasi baino 15 minutu lehenago zerbitzarian sartuta egon beharko zara
  • Minijoko bakoitzak arau propioak ditu, errespetatu mesedez
  • Txapelketan izena emateak partidetara agertzera behartzen zaitu. Ezin baduzu ahalik eta azkarren abisatu ordezko bat jartzeko. Agertzen ez denak ez du punturik lortuko, eta errepikatuz gero txapelketatik kanporatua izango da.
  • Puntuaketa sistema:

               1. postua : 4 puntu
               2. postua : 3.puntu
               3. postua : 2.puntu
               Parte hartu : puntu 1
               Abisatu gabe partidara ez agertu : 0 puntu

Partekatu

Game Erauntsia facebook