MINECRAFT:BUILD BATTLE (TABAKALERA) BETA




Game Erauntsia Minecraft zerbitzaria berriz ere martxan jarriko dugu eta hau ospatzeko Tabakalerarekin batera 2 eguneko txapelketa berezia antolatu dugu.

Jarraian izango duzue txapelketako izen ematea eta partida egunen informazioa.

  • Txapelketako izen ematea ekainak 5tetik 10era bitartean izango da BuildBattle jokurako. Ekainak 17arte luzatuko da OITC jokurako. Parte hartzeko gamerauntsia.eus-en erregistratua egon behar da. (erregistro adibidea ikusgai)
  • Zerbitzaria ekainak 8an zabalduko da publikora, bertan frogatzeko aukerarekin (zerbitzaria bilatzeko informazioa hemen jarriko dugu momentua iristean)
  • Ekainak 12, ostirala 19:00tik 20:30tara BUILDBATTLE txapelketa izango da. (izen ematea bertan daukazue)
  • Ekainak 19, ostirala 19:00tik 20:30tara OITC txapelketa

 

Minecraft zerbitzaria iadanik martxan dago: Mc.gamerauntsia.eus bezala bilatuko duzue. Jarraian hau egiteko pausuak:

  • Minecraft barruan Multijokalaria atalera sartu eta han "Gehitu zerbitzaria" botoiari sakatu.
  • "Zerbitzariaren izena" atalean "Game Erauntsia" idatzi eta "Zerbitzariaren helbidea" atalean "mc.gamerauntsia.eus". Konektatu eta kitto!

Txapelketan ere Discord erabiliko dugu komunikazio zuzena izateko: game erauntsia discord. Bertan Minecraft atalean egongo gara.

 

Txapelketa zuzenean emango da streaming bidez Tabakaleraren eskutik.

Adibide bezala, orain urte batzuk egindako txapelketako finala ikusteko aukera izango duzue jarraian. Hemen THE TOWERS minijokoa duzue ikusgai:

Partaidea Ira. Ber. Gal. Bb. Jok. Punt.
#1 Peio 0 0 0 0,0 3 3
#2 DarKaskarot 0 0 0 0,0 3 2
#3 Row3naRavenclaw 0 0 0 0,0 3 1
#4 iKakatua 0 0 0 0,0 3 0
#5 Errazkin08 0 0 0 0,0 0 0
#6 izar 0 0 0 0,0 0 0
#7 AitorMR 0 0 0 0,0 0 0
Jardunaldia Partaideak Emaitza Data Ikusi
#1 iKakatua Errazkin08 izar Peio Row3naRavenclaw DarKaskarot AitorMR 0-0-0-1-0-0-0 2020/06/12 19:00
#2 iKakatua Errazkin08 izar Peio Row3naRavenclaw DarKaskarot AitorMR 0-0-0-1-0-0-0 2020/06/12 19:00
#3 iKakatua Errazkin08 izar Peio Row3naRavenclaw DarKaskarot AitorMR 0-0-1-0-0-0-0 2020/06/12 19:00

Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

Modalitatea

Liga

Bakarka

Saria

  • Bideo-joko kode bat (Steamen) eta Game Erauntsia elkartearen kamiseta bat.

Arauak

  • Txapelketa osoa euskaraz jokatuko da, baita antolatzaileen mezuak eta informazioa ere.
  • Galderak, arazoak eta zalantzak argitzeko bulegoa@gamerauntsia.eus jo dezakezue.
  • Jokalari guztiak gamerauntsia.eus/minecraft atalean erregistratuta egon beharko dute (erregistroa web atari bertan egiten da)
  • bakarkako modalitatean jolastuko da.
  • Txapelketa Gamerauntsia MC zerbitzarian izango da, eta jokalariak partida hasi baino 20 minutu lehenago sartu beharko dira.
  • Txapelketa barruan, antolatzaileek eraikuntza gaia proposatuko dute eta parte hartzaileek denbora jakin batean eraikin beharko dute. 
  • Mapa ireki batean agindutako gaia jarraituz bideo-jokalariek egitura bat eraiki behar dute. Jokalariek denbora zehatz batean bete beharko dute bere egitekoa. Bideo-jokalari bakoitza mundu indibidual batean dago, beraz ez du besteen lanaren berri. Denbora amaitzerakoan, arerioen mapetara bidaiatuko dute eta aurkarien lana baloratuko dute. Puntu gehien lortzen duena balorazio horretan irabazle izango da.
  • Antolatzaileek mapa batetik bestera bidaiatzeko aukera izango dute streaming-bidez erakusteko.
  • Partidaren iraupen minimoa 15 minutua izango da. Parte-hartzaile kopuruaren arabera iraupena aldatu daiteke.
  • Gehienez 90 minutuko iraupena izango du ekintzak.
  • Zerbitzariaren estabilitatea bermatzeko parte hartze muga izango da (50 pertsona).

Antolatzaileak

Erredakzioa

Partekatu

Game Erauntsia facebook