MINECRAFT:OITC(TABAKALERA) BETA




Game Erauntsia Minecraft zerbitzaria berriz ere martxan jarriko dugu eta hau ospatzeko Tabakalerarekin batera 2 eguneko txapelketa berezia antolatu dugu.

Jarraian izango duzue txapelketako izen ematea eta partida egunen informazioa.

  • Txapelketako izen ematea ekainak 5tetik 10era bitartean izango da BuildBattle jokurako. Ekainak 17arte luzatuko da OITC jokurako. Parte hartzeko gamerauntsia.eus-en erregistratua egon behar da.(erregistro adibidea ikusgai)
  • Zerbitzaria ekainak 8an zabalduko da publikora, bertan frogatzeko aukerarekin (zerbitzaria bilatzeko informazioa hemen jarriko dugu momentua iristean)
  • Ekainak 12, ostirala 19:00tik 20:30tara BUILDBATTLE txapelketa izango da.
  • Ekainak 19, ostirala 19:00tik 20:30tara OITC txapelketa (izen ematea bertan daukazue)

Minecraft zerbitzaria iadanik martxan dago: Mc.gamerauntsia.eus bezala bilatuko duzue. Jarraian hau egiteko pausuak:

  • Minecraft barruan Multijokalaria atalera sartu eta han "Gehitu zerbitzaria" botoiari sakatu.
  • "Zerbitzariaren izena" atalean "Game Erauntsia" idatzi eta "Zerbitzariaren helbidea" atalean "mc.gamerauntsia.eus". Konektatu eta kitto!

Txapelketan ere Discord erabiliko dugu komunikazio zuzena izateko: game erauntsia discord. Bertan Minecraft atalean egongo gara.

Txapelketa zuzenean emango da streaming bidez Tabakaleraren eskutik.

Adibide bezala, orain urte batzuk egindako txapelketako finala ikusteko aukera izango duzue jarraian. Hemen THE TOWERS minijokoa duzue ikusgai:

Partaidea Ira. Ber. Gal. Bb. Jok. Punt.
#1 Xuban 2 2 1 0,0 5 11
#2 izar 2 1 2 0,0 5 10
#3 Peio 1 2 2 0,0 5 9
#4 iKakatua 0 0 0 0,0 5 0
#5 Errazkin08 0 0 0 0,0 0 0
#6 Andoni Velasco 0 0 0 0,0 0 0
#7 Aner123 0 0 0 0,0 0 0
#8 DarKaskarot 0 0 0 0,0 0 0
#9 AitorMR 0 0 0 0,0 0 0
Jardunaldia Partaideak Emaitza Data Ikusi
#1 iKakatua Xuban izar Peio 8-25-19-11 2020/06/19 19:00
#2 iKakatua Xuban izar Peio 7-24-25-23 2020/06/19 19:15
#3 iKakatua Xuban izar Peio 6-23-18-25 2020/06/19 19:30
#4 iKakatua Xuban izar Peio 7-8-25-16 2020/06/19 19:45
#5 iKakatua Xuban izar Peio 6-25-17-18 2020/06/19 20:00

Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

Modalitatea

Liga

Bakarka

Saria

  • Bideo-joko kode bat (Steamen) eta Game Erauntsia elkartearen kamiseta bat.

Arauak

  • Txapelketa osoa euskaraz jokatuko da, baita antolatzaileen mezuak eta informazioa ere.
  • Galderak, arazoak eta zalantzak argitzeko bulegoa@gamerauntsia.eus jo dezakezue.
  • Jokalari guztiak gamerauntsia.eus/minecraft atalean erregistratuta egon beharko dira (erregistroa web atarian bertan egiten da)
  • bakarkako modalitatean jolastuko da
  • Txapelketa Gamerauntsia MC zerbitzarian izango da, eta jokalariak partida hasi baino 20 minutu lehenago sartu beharko dira.
  • Edozein arauzte, tranpa, etab... zuzenean kanporatua izango da jokalaria.
  • Mapa itxi batean, bideojokalariek beste bideojokalariak gainditu behar dituzte. Parte-hartzaile bakoitzak bestea gailentzeko ikutu besterik ez dauka. Irabazlea, hilketa gehiago dituen jokalaria da, beraz, helburua hilketa gehien egitea da.
  • Partida bakoitzean 10-15 parte-hartzaile egongo dira.
  • Partida bakoitzaren iraupena 15-20 minutukoa izango da. Parte-hartzaile kopuruaren arabera iraupena aldatu daiteke.
  • Gehienez 90 minutuko iraupena izango du ekintzak.
  • Zerbitzariaren estabilitatea bermatzeko parte hartze muga izango da (50 pertsona)

 

Antolatzaileak

Erredakzioa

Partekatu

Game Erauntsia facebook