Oihaneder Minecraft Mini-Joko Liga BETA




 

IRABAZLEA: LIHER_24010

BIGARREN POSTUA: ERHANKAPINOV

HIRUGARREN POSTUA: DIVAD990

 

OHARRA: PARTE-HARTZAILEE EMAIL BAT BIDALI ZAIE TXAPELKETAREN ARAU ETA BETEBEHARREKIN, BERAZ, ADI EGON POSTA-ELEKTRONIKOARI.

ZERBITZARIAREN HELBIDEA: oihaneder.gamerauntsia.eus

JARRAIAN DUZUEN BIDEO HONETAN BETEBEHARREN LABURPENA DUZUE:


Oihaneder Euskararen Etxeak Game Erauntsiarekin batera Minecraft mini-joko txapelketa aurkeztuko dute. Game Erauntsiaren Minecraft euskal zerbitzarian jokatuko dira hiru mini-jokoak: Build Battle, One In The Chamber eta TNTrun.

Jarraian dituzue txapelketako izen ematearen eta partida egunen informazioa.

  • Txapelketako izen ematea urtarrilaren 17tik otsailaren 1era bitartean izango da. Parte hartzeko gamerauntsia.eus-en erregistratuta egon behar da eta txapelketaren orrialdean izena eman. (erregistro adibidea ikusgai)
  • Game Erauntsiako norbere profilean Minecrafteko erabiltzaile izena idatzi beharko da. "Profila editatu" atalean, sartu "Plataformak" gunera eta bertan hautatu Minecraft Java edo Bedrock Edition.
  • Mini-jokoak frogatzeko aukera emateko, zerbitzaria otsailaren 1ean zabalduko da publikora.
  • Otsailaren 4an, arratsaldeko 18:00etan txapelketa hasiko da. Txapelketa hasi baino lehen parte-hartzaileak 17:40ean Game Erauntsiaren Discord kanalean sartu behar dira.

Minecraft zerbitzariaren helbidea laster zehaztuko dugu. Zerbitzaria martxan dagoenean (otsailaren 1etik aurrera), bertan sartzeko pausoak zehaztuko ditugu. Bertara sartzeko prozesua sinplea eta argia izango da.

Txapelketan Discord erabiliko dugu zuzeneko harremana bermatzeko: Game Erauntsia Discord. Bertan txapelketarentzako berezko kanala egongo da.

Streaming bidez Game Erauntsiaren Twitch kanaletik otsailaren 4an, 18:00etatik aurrera, zuzenean emango da txapelketa.

Adibide bezala, orain dela urte batzuk egindako txapelketako finala ikusteko aukera izango duzue jarraian. Hemen THE TOWERS mini-jokoa duzue ikusgai:

https://youtu.be/9i4orv7S0aA

Partaidea Ira. Ber. Gal. Bb. Jok. Punt.
Jardunaldia Partaideak Emaitza Data Ikusi

Taldeak sortzeko daude. Laister izango dira ikusgai

Erakutsi denak

Iruzkinak (44)

ZKAhikat 2022ko ots. 2a, 20:39

Ere badago zulo bat TNTRun mapa ertainaren pareta batean, koordenatu hauetan:
-848 36 558

Erredakzioa 2022ko ots. 3a, 13:44

Aupa Rocher, MC erabiltzailea zehaztea falta zaizu gure webgunean: "Profila editatu" atalean, sartu "Plataformak" gunera eta bertan hautatu Minecraft Java edo Bedrock Edition.

Erredakzioa 2022ko ots. 3a, 13:46

ZKAhikat, eskerrik asko benetan arazo horiek helarazteagatik. Konpontzeari ekingo diogu.

BuildBattle-ekoaren inguruan galdera batzuk ditugu: zenbat jokalari ibili zineten batera? Horrez gain, 1 edo 2 mapan sartu zineten?

Milesker laguntzagatik!

Bingen Galartza Iparragirre 2022ko ots. 3a, 23:26

Kaixo ZKAhikat. Konpondu ditugu aipatutako akatsak. Eskerrik asko!

Jontxunix 2022ko ots. 4a, 09:16

Galdera bat, nik sartu dut sartu dut behar zen gauza???

Erredakzioa 2022ko ots. 4a, 12:06

Kaixo Jontxunix. Bai, beteta duzu

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

Modalitatea

Konbinatua

Bakarka

Saria

  • Irabazleak Steam denda digitalerako 100 euroko diru-txartela jasoko du.
  • Bigarren postuan geratzen denak Steam denda digitalerako 50 euroko diru-txartela jasoko du.

Arauak

  • Txapelketa osoa euskaraz jokatuko da. Antolatzaileen mezuak eta informazioa euskara hutsean zabalduko dira.
  • Galderak, arazoak eta zalantzak argitzeko bulegoa@gamerauntsia.eus helbidera jo dezakezue edo honetarako bereziki sortutako discord kanalera.
  • Jokalari guztiak gamerauntsia.eus/minecraft atalean erregistratuta egon beharko dira (erregistroa web atarian bertan egiten da).
  • Bakarkako modalitatean jokatuko da.
  • Txapelketaren zerbitzaria hau hasi baino lehen baieztatuko dugu. Jokalariak partida hasi baino 20 minutu lehenago sartu beharko dira (17:40), hala nola Discordeko zerbitzarira. Txapelketa martxan dagoen bitartean, komunikazio guztia discordeko kanaletik gauzatuko da.
  • Edozein arau uzte, tranpa, etab... eginez gero, jokalaria zuzenean kanporatuko da.
  • Ez dira onartuko jarrera sexistak, arrazistak edo homofobikoak.
  • Partida bakoitzean 10-15 parte-hartzaile egongo dira.
  • Partida bakoitzaren iraupena 15-20 minutukoa izango da. Parte-hartzaile kopuruaren arabera iraupena aldatu daiteke.
  • Zerbitzariaren egonkortasuna bermatzeko parte hartze muga egongo da (50 pertsona).
  • Mini-jokoen arauak:
    • Build Battle: Antolatzaileek proposatutako gaiarekin bat egiten duten lau eraikuntza egingo dira. Irabazlea aukeratzeko parte-hartzaileek bozketa egingo dute, beraien artean ebaluatuz.
    • OITC: Mapa itxi batean, bideojokalariek beste bideo-jokalariak gainditu behar dituzte hauek harrapatuz. Irabazlea, hilketa gehiago dituen jokalaria da, beraz, helburua hilketa gehien egitea da. Bost partida jokatuko dira.
    • TNTrun: mapa itxi batean, lurra desagertu bitartean denbora gehien jokoan irauten duen jokalariak irabazten du. Bost partida jokatuko dira.
  • Irabazlea: mini-joko partida bakoitzeko puntu bana banatuko da. Puntu gehien dituena izango da irabazlea. Berdinketa egonez gero, TNTrun partida batean zehaztuko da irabazlea.

Antolatzaileak

Erredakzioa

Partekatu

Game Erauntsia facebook