OSASUNA (EUSKAL LIGA) BETA




Kanporaketa: epea Apirilak 1tik 5era

 Kanporaketa Ligan, talde bakoitzak bere fase propioa jokatuko du ordezkari bakarra izan harte. Hauek dira jarraituko diren arauak:

  • Zozketa bidez, kanporaketa fasea antolatuko da (munduko kopan egiten den bezala)
  • Jokatzen den taldearen bataz bestekoa 85 izango da, talde guztiek berdintasunean jokatu ahal izateko.
  • Partidaren iraupena 16 minutuko izango da ( 8 minutuko 2 zati ). Irabazleak fasean aurrera jarraituko du.
  • Partida berdinketan amaitzen bada, penaltiak jokatuko dira.
  • Partida amaitutakoan, emaitzaren argazki bat bidali beharko da, adierazitako kontaktuko emailera.
  • Partida ez bada jokatzen ez delako jokalariren bat azaldu, kanporatua izango da zuzenean.

* Partiden ordutegia txapelketako parte hartzaile kopurua jakindakoan adieraziko da.

EH LIGA: epea Apirilak 6tik 10era

 EH Ligan, aurreko fasean sailkatutako 5 partaide izango ditu, bakoitzak Euskal talde baten ordezkari gisa: REALA, ATHLETIC, OSASUNA, EIBAR eta ALAVES. Liga hau burutzeko arauak hauek izango dira:

  • Liga bateko puntuazio arauak izango ditu: Garaipena lortzen duenak 3 puntu, berdinketa kasuan puntu 1 eta galtzaileak 0.
  • Jokatzen den taldearen bataz bestekoa 85 izango da, talde guztiek berdintasunean jokatu ahal izateko.
  • Jokalari bakoitzak aurreko fasean irabazi duen ordezkariarekin jokatuko du.
  • Partidaren iraupena 16 minutuko izango da ( 8 minutuko 2 zati ).
  • Partida ez bada jokatzen ez delako jokalariren bat azaldu, galdutzat emango zaio partidua.

Egutegia honako hau izango da:

APIRILAK 6 (astelehena)

REALA-ATHLETIC

OSASUNA-EIBAR

atsedena: ALAVES

APIRILAK 7 (asteartea)

ALAVES-REALA

ATHLETIC-OSASUNA

atsedena: EIBAR

APIRILAK 8 (azteazkena)

EIBAR-ALAVES

REALA-OSASUNA

atsedena: ATHLETIC

APIRILAK 9 (osteguna)

REALA-EIBAR

ALAVES-ATHLETIC

atsedena: OSASUNA

APIRILAK 10 (ostirala)

ALAVES-OSASUNA

ATHLETIC-EIBAR

atsedena: REALA

EH Liga amaitutakoan, lehen 4 sailkatuak final handiko fasera egingo dute aurrera. Sailkepenean berdinkerik balego, gol kopurua izango da kontutan, eta berdinketak jarraitzen badu, penaltiak izango dira.

*Partiden ordutegia zehazteko dago, antolaketaren baitan. Fase honetara iritsi diren partaideen hartean adostutako ordutegia izango delarik.

FINAL HANDIA: epea Apirilak 11 eta 12

Apririlak 11, larunbata. Final erdiak jokatuko dira: zuzenean emango da streaming bidez eta hamaika telebistan

Apirilak 12, igandea. Final Handia jokatuko da: zuzenean emango da streaming bidez eta hamaika telebistan

Txapelketako puntu honetara 4 jokalari iritsiko dira. Azken fase honetan, berriro mundialetako fasea jokatuko da. Hauek dira fase honetako arauak:

  • Ligako sailkapena kontutan izango da fase hontako partiduen antolaketan
  • Partidaren iraupena 20 minutuko izango da ( 10 minutuko 2 zati ). Irabazleak fasean aurrera jarraituko du.
  • Partida berdinketan amaitzen bada, penaltiak jokatuko dira.
  • Jokatzen den taldearen bataz bestekoa 85 izango da, talde guztiek berdintasunean jokatu ahal izateko.

Partida ez bada jokatzen ez delako jokalariren bat azaldu, kanporatua izango da zuzenean.

 

*antolatzaileak parte hartzaile kopuruaren arabera aldaketak egiteko aukera izango du, talde batengandik borrokan parte hartzaile gehiegi badago zozketa bidez orekatuko ditu.

*antolatzaileak euskaraz emango ditu azalpen eta erantzunak.

Ikusi txapelketaren zuhaitza hemen.

Jardunaldia Partaideak Emaitza Data Ikusi
#1 berastar Eguillor12345 4-6 2020/04/01 18:00
#1 oier_agirre Beñat 0-0 2020/04/01 18:00
#1 Erua224 ZABALZIKA111 2-5 2020/04/01 18:00
#1 Jon_Inaki Jongal87 1-4 2020/04/01 18:00
#1 ganugan Mikel 3-4 2020/04/01 18:00
#1 Monkitrueno Ander13 0-1 2020/04/01 18:00
#1 Urtzi Odriozola Xabier Calvo 0-0 2020/04/01 18:00
#1 Ezardoya30 zalkeko 0-0 2020/04/01 18:00
#2 ganugan Beñat 4-10 2020/04/02 18:00
#2 Jongal87 Erua224 6-3 2020/04/02 18:00
#2 Ander13 Eguillor12345 1-0 2020/04/02 18:00
#3 Beñat Jongal87 8-1 2020/04/03 18:00
#3 Ander13 Erua224 2-6 2020/04/03 18:00
#4 Beñat Erua224 1-0 2020/04/04 18:00

Iruzkinak (4)

Mikel April 1, 2020, 10:10 a.m.

Egun on! Nola egiten da 85eko batazbestekoa duen taldea aukeratzeko?

ganugan April 1, 2020, 10:40 a.m.

Eta bestalde, "Amistoso online" partida da? horrelakoetan ez du uzten penaltitara joaterik, ez?

Erredakzioa April 1, 2020, 2:14 p.m.

Kaixo. Edozein talderekin jokatu dezakezue, beti ere media 85 badauka. gonbidapena bidaltzerakoan tipo de plantillan global 85 jarri behar.

Erredakzioa April 1, 2020, 10:29 p.m.

Berdinketa kasuetan, beste partidu bat jokatu beharko da gol batera. Lehenengoa sartzen duenak irabazi (urrezko gola). Animo!

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

Modalitatea

Kanporaketa

Bakarka

Saria

Sari bereziak egongo dira

Arauak

PARTIDA BAT SORTZEKO

-Egun bakoitzean kanporaketa partiduak egongo dira. Hau zure txapelketa barruko "partida" fitxan ikus dezakezu.

-Partidaren eguna finkoa izango da.

-Partiden ordutegi ofiziala arratsaldeko 18rak dira. Hau aldatzeko 2 jokalariek ados egon behar dute. Adostasunik ezean, ordu hau izango da.

-Partida etxeko jokalariak sortu beharko du beti. Adibidez, partida zulu08 VS elorri bada, etxekoa zulu08 izango da.

-Zuen aurkariaren ID a ikusteko, bere profilean klik egin eta ikusiko duzue (etxeko jokalariaren lana izango da harremanetan jartzea).

-Emaitza bidaltzeko 20:30 izango da ordu muga, eta email honetara bidali beharko da bulegoa@gamerauntsia.eus-era, emaitzaren irudia bidaliz (telefonoarekin egindako argazki batek balio du). 

-Ez bada emaitzarik jasotzen, zuzenean kanporatuak izango dira bi jokalariak.

-Partidara norbait ez bada agertzen da, zuzenean kanporatua izango da. Horretarako partida ordurako sortu dela ziurtatu beharko da edota partidara gonbidapenik garaiz jaso ez dela.

-Partida berdinketan amaituz gero, partida berri bat hasi beharko da eta lehenengo gola sartzen duena izango da irabazle (urrezko gola).

Gogoratu partida sortzeko zure ID jarrita eduki behar duzuela, bestela ezingo da partida burutu eta kanporatuak izango zarete (hau, zuen profil editorea erabiliz plataforma fitzaren barruan jarri behar duzue)

 

Antolatzaileak

Erredakzioa

Partekatu

Game Erauntsia facebook