RaceRoom Racing Experience txapelketa BETA




Auto lasterketetako jolas Free 2 Play honetan txapelketa txiki bat egitea pentsatu dugu. Oso erraza da, zirkuitu bat eta auto bat jarri ditugu eta zuek ahalik eta itzuli azkarrena eman behar duzue. Nahi duzuen transmisio era erabili dezakezue (Automatikoa edo manuala) eta beste edozein laguntza ere onartuak daude. Baina pentsa behin maila pixkat duzuenean laguntza hoiek zuek potentziala mugatzen dutela, beraz zuek ikusi.

 

Txapelketa honetan nahi duzuenean ibil zaitezkete, baina 2 asteko muga duzue behin inskripzio data amaituta denbora onena ezartzeko, hau da Urriak 15 arte. Orrialde honetan zuen denborak ahal ditudan guztietan ipiniko ditut aktualizatuta, horrela beste parte hartzaileen denborak ikusi ditzazuen eta haiek garaitzen saiatu.

 

 

Irabaz dezala onenak eta ea nor den Game Erauntsiako azkarrena !

Partaidea Ira. Ber. Gal. Bb. Jok. Punt.
#1 Andoni Velasco 0 0 0 0,0 0 0
#2 Aimar López 0 0 0 0,0 0 0
Jardunaldia Partaideak Emaitza Data Ikusi

Iruzkinak (1)

Haritz Odriozola 2015ko urr. 2a, 17:21

Beno ba txapelketari hasiera ematen diogu. Joan itzuliak ematen eta nik noizbehinka aktualizatuko ditut zuen denborak. Zorte on !

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

Modalitatea

Liga

Bakarka

Saria

Minecraft zerbitzarirako VIP kategoria

Arauak

  • Zirkuitua: Portimao Circuit Grand Prix
  • Autoa: Aquila CR1 Sports GT
  • Steam-en kontua izan (Debaldekoa da) eta TheProdigyEH agregatua izan beharko duzue lagunetara, denboren jarraipena errazteko.
  • Edozein laguntza erabil dezakezue, ez dago mugarik.
  • 2 asteko epea dago, Urriak 15 arte.

Antolatzaileak

Haritz Odriozola

Partekatu

Game Erauntsia facebook