Rocket League 2vs2 II. Txapelketa BETA




Aspalditxoan txapelketarik ez dela eta ongi etorriak Rocket Leagueko 2. 2v2 txapelketara.
Kotxeak, hegan egiteko aukera eta baloia, zer gehiago behar duzu joko on bat lortzeko? Geroz eta indar gehiago hartzen ari den, eta hare garrantzitsuago, OSO dibertigarria den joku honen txapelketatxo batekin natorkizue.
Hasiera batean egun bakarreko txapelketa izango da (jende askok izena emanez gero bi atsalde hartuko genituzke ez oso pisutsua egiteko). Jarraian datozen arauekin ados bazaudete eman izena lasai (sariei ere bistazo bat bota ea gustatzen zaizkizuen ;) ).
Edozein zalantza idatzi hemen lasai.
 
 

Partaidea Ira. Ber. Gal. Bb. Jok. Punt.
Jardunaldia Partaideak Emaitza Data Ikusi

Taldeak sortzeko daude. Laister izango dira ikusgai

Iruzkinak (1)

Jon7 EUSKALDUNA June 30, 2017, 1:39 p.m.

Partaide faltagatik bertan behera geratzen da txapelketa momentuz, barkatu eragozpenak.

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

Modalitatea

Liga

Taldeka

Saria

  • Irabazleei DLC bana aukeran.
  • Parte hartzaile guztien artean 2 gurpil zozketatuko dira lima koloreko "almas" gurpilak eta "voltaic" gurpilak.

ADI:

  • Zozketako irabazleak ez dira 2 taldekide izango derrigorrez, hau da, zozketak irabazle indibidualak izango ditu.
  • Zozketan parte hartu ahal izateko ezin bestekoa izango da partida guztietara presentatu izana.
  • Irabazleak ez dira gurpilen zozketan sartuko.

Arauak

  • Txapelketa abian jartzeko gutxieneko talde kopurua 3 izango da.
  • 2v2 modalitatea taldeka, denok denon aurka jolastuko dute.
  • Aurrez izena eman dutenek bakarrik jolastu ahal izango dituzte partidak.
  • Partidak egun berean jolastuko dira denak, beraz izena ematen dutenen aldetik denbora soberan edukitzea eskatuko da. Eguna hasiera batean izen emate epea amaitu osteko lehenengo larunbata izango da arratsaldez, hala ere parte hartzaileen gehiengoak beste egun bat nahiago badu alda daiteke nik libre badaukat.
  • Partidak "Bo3" motakoak izango dira.
  • Kapitainek steam en "jon7 EUSKALDUNA :D" eduki beharko dute lagun bezela (neu naiz), horrez gain Game Erauntsiako webguneko mezu pribatu bitartez beraien mugikorreko zenbakia bidali beharko didate neuk txapelketarako telegram talde bat sortu ahal izateko. Telegram taldean abixatuko da ze bi taldek jolastuko duten urrengo partida.
  • Partida jolasteko garaian neuk sortuko dut partida pribatua eta talde bakoitzeko kapitaina inbitatuko dut eta harek bere taldekidea, ni ikusle geratuko naiz arau guztiak betetzen direla zihurtatzeko.
  • ADI: ni ikusle egon gabe jolasten diren partidak ez dute kontatuko txapelketarako.
  • Itxoiten ari diren taldeak prest egotea eskatzen da, partida bat amaitu ostean urrena asteko itxaron beharrik gabe. Talderen bat partidara agertzen ez bada kanporatua izango da.
  • Talderen bat txapelketatik erretiratzen bada sariak lortzeko aukera galduko du.
  • "BO3"a irabazten duenak puntu bat lortuko du, txapelketa bukatzean puntu gehien dituenak irabaziko du. Berdinketaren bat gertatuz gero "Bo5" bat jolastuko dute finalistek.
  • Ez da irainik onartuko ez jokuko txatetik ez eta telegrameko taldetik. (jokuko komando bidez bidali daiteken "$#@%!" mezuak ez du irain bezela kontatuko).
  • Tranpa/Hack edo antzeko legez kanpoko ezer sumatu ez gero taldea bereala kanporatua izango da.

Antolatzaileak

Jon7 EUSKALDUNA

Partekatu

Game Erauntsia facebook