Rocket League 2vs2 Txapelketa BETA




Futbola. Zeini ez zaio futbola gustatzen ezta? Ba niri egia esan ez gehiegi. Baina orain, zer gertatuko litzateke futbolera autoekin jokatuko bagenu? 2 auto beste biren aurka baloi batekin eta bi aterekin. Psyonix enpresak egia bihurtu zuen 2015eko uztailaren 7an posible egin zigun inork imaginatuko ez lukeen ametsa Rocket League jokoarekin. Beraz, zer gehiago esan... ongi etorri Game Erauntsiako lehen Rocket League txapelketara! Irakurri arauak mesedez, oso garrantzitsuak dira eta.

Partaidea Ira. Ber. Gal. Bb. Jok. Punt.
#1 Pentaetil 2 0 0 0,0 2 6
#2 YOLO 1 0 1 0,0 2 3
#3 LRL 0 0 2 0,0 2 0
Jardunaldia Partaideak Emaitza Data Ikusi
#1 LRL Pentaetil 0-5 2017/01/22 15:30
#1 YOLO Pentaetil 2-4 2017/01/28 15:30
#1 YOLO LRL 3-1 2017/01/29 15:30

Erakutsi denak

Iruzkinak (8)

Antton 2017ko urt. 14a, 14:46

Jon7, ez dakit posible den partidak ikusle moduan ikustea baina pisible bada saiatuko naiz zuzenekoarekin. partidak hurrengo asteburuan izango lirateke, lehen partidak bai behintzat.

Jon7 EUSKALDUNA 2017ko urt. 14a, 15:30

Paul8 ta biok taldea gara :)

TheGoquiruBaster 2017ko ots. 26a, 15:57

Txapelketa hau PC arentzat da??

Jon7 EUSKALDUNA 2017ko ots. 27a, 13:06

Bai, baina ya bukatu da :(

TheGoquiruBaster 2017ko mar. 22a, 17:16

Noizbait errepikatuko da txapelketa?? Parte hartu nahi dut

Jon7 EUSKALDUNA 2017ko mar. 23a, 22:05

Antolatzen bada bai, baina zaila esaten. @Antton ek esango dizu hobeto, berak antolatu bait zuen hau

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

Modalitatea

Liga

Taldeka

Saria

Saria taldekide bakoitzarentzat joko hontako Supersonic Fury DLC pack-a izango da.

Arauak

  • Lehen arau bezala azpimarratu nahi dugu, ez dela inolako hack/tranparik onartuko. Horrelako jarrera atzeman ezkero, taldea deskalifikatua izango da.

 

  • Partida jokatzeko, create private match eman, eta partida bat sortu "GEliga" izenarekin eta gamerauntsia pasahitzarekin. Partida jokatzen dutenei esango zaie nork sortu behar duen eta nor sartu behar den.

 

  • 2 pertsonako taldeak bakarrik onartzen dira, norbaiti taldea falta bazaio, bikotea bilatuko zaio edo ordezko bezala jarriko da.

 

  • Gomendagarria da taldekideen artean komunikatzeko discord plataforma erabiltzea, nahi izan ezkero.

 

  • Telegram edukitzea gomendagarria da, ordutegiak adosteko etab.

 

  • Talde bakoitzari 5 leherketa bakarrik baimentzen zaizkio, bestela partida osoa besteak lehertuz irabaz dezakezu, eta ez da dibertigarria.

Antolatzaileak

Antton

Partekatu

Game Erauntsia facebook