Street Fighter II' Champion Edition BETA




Borroka joko klasikoen artean klasikoena hautatu du Game Erauntsiaren komunitateak hurrengo txapelketarako. Street Fighter II: Champion Edition hartuta, borrokalaririk onenaren bila jarriko gara!

 

Arau orokorrak

Txapelketa osoa euskaraz antolatuko eta jokatuko da.

Fightcade erabiliko da partidak jokatzeko. Beraz plataforma deskargatuta eduki eta erabiltzailea sortu beharko da. Hemen Fightcade instalatzeko eta erabiltzeko tutoriala. 
    
Street Fighter II' Champion Edition (Street Fighter 2' 920513 World ROM-a) bertsioa erabiliko da txapelketan.

 

Txapelketa

8 partaidek edo gehiagok izena ematen badute, kanporaketa bikoitzeko txapelketa eratuko da.

8 partaide baino gutxiagok izena ematen badute, liga moduko txapelketa eratuko da. 


Taldeak sortzeko daude. Laister izango dira ikusgai

Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

Modalitatea

Kanporaketa

Bakarka

Saria

-

Arauak

  • 3 set-etatik onenera jokatuko da.
    • Set bakoitza 3 round-etatik onenera jokatzen da.
    • 2 round eskuratzen dituenak, set 1 irabaziko du.
    • 2 set irabazten dituenak partida irabaziko du.
  • Set eta set bitartean, azken set-aren galtzaileak pertsonaia ezberdina hauta dezake.
  • Set eta set bitartean, azken set-aren galtzaileak zelaiaren aldea aldatzeko eska dezake.
  • Pertsonaia eta pantaila guztiak onartuta daude.
  • Partida batean konexio edo beste motatako arazoak izanez gero, etenaldia eska daiteke epaileekin kontaktuan jarriz. Etenaldia gehienez 10 minutukoa izango da.
  • Jokoaren hasieran pertsonaia aukeraketarengatik gatazkarik baldin badago, jokalariek pribatuz epaileei haien pertsonaia hautaketa jakinaraziko diete.

Antolatzaileak

doublemauler

Partekatu

Game Erauntsia facebook