Uztailaren 11n emitituko da Devolver Digitalen aurkezpena

Lander Unzueta | 2020/07/06 18:00 Berriak



D3an indie garatzaileen bideojokoen gameplay trailerrak emitituko dituztela agindu dute arduradunek.

Devolver Digital bideojoko indien ekoizle eta banatzaileak laugarren urtez ekingo dio jokoen aurkezpen digitalari. Devolver Digital Direct, edo D3, Twitch eta Steam bidez emitituko dute uztailaren 11n.

Bertan Carrion eta Disc Room bezalako jokoak ikusteko aukera egongo da. Horiez gain oraindik iragarri gabeko bideojoko berri bat aurkeztuko dutela agindu dute.

Beti bezala kutsu dibertigarrian egingo dute aurkezpena; “marketing bideo ahohandiak” alde batera utzi eta “mailaz igotzeko” asmoa dutela azaldu dute Devolverrekoek.

Hori horrela, batez ere “gameplay bideoak” emitituko dituztela dio banatzaileak, “gaur egungo gazteek ikusi nahi dutena delako”.

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

179
Kide

2
Jolasten

34
Online

Azken erantzunak

Iker Ibarguren May 22, 2020, 2:16 p.m.

Puuuuuuufffffa! zenbat gozatu (eta sufritu!!) nuen joko honekin.... Artikulu bikaina Lander!!
Lordraneko erreinutik galduta - Dark Souls gogora…

Lander Unzueta April 25, 2020, 2:21 p.m.

Ez dute preziorik aipatu, beraz ez dut uste doakoa izango denik jatorrizko jokoa free to play bezala kaleratu zuten arren...
Trackmania berria uztailaren 1ean argitaratuko du…

Erredakzioa April 4, 2020, 8:33 p.m.

Kaixo, zaila da plataforma guztientzat zerbait egitea. Txapelketa hau egiteko play station proposatu genuen, ustez FIFA20 salmenta gehiena plataforma…
Game Erauntsiak eta Gu ere Baik FIFA20 Euskal Lig…