16-biten garaiko akziozko jokoen bidea jarraitzen du Steel Assaultek

Lander Unzueta | 2020/06/17 11:00 Berriak



Zenovia garatzaileak Steamen argitaratuko duen lanarekin debuta egingo du.

16-biten aroko akziozko jokoak gogora ekartzen dituen Steel Assault ezagutzera eman du AEBetako Zenovia garatzaileak.

“Ziztu bizian jokatzeko plataforma joko bidimentsional” bezala bataiatu dute jokoaren arduradunek. Steel Assaulten jokalariak Taro Takahashi erresistentziako kidearen kontrola hartuko du; bere helburua apokalipsia igaro duen Amerikako diktadorearen aurka mendeku hartzea izango da.

Steel Assault 2020an estreinatuko dela agindu dute Zenoviakoek, data zehatzik eman gabe. Bideojokoa momentuz Steamen bakarrik kaleratuko dute: dagoeneko bere orrialde propioa dauka.

Halere, garatzaileen webgunean kontsoletarako portak garatzeko laguntza eskainiko duen banatzaile baten bila ari direla zehazten dute. Beraz, ez da harritzekoa izango etorkizun batean Zenoviaren jokoa plataforma gehiagotan ikustea.

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

181
Kide

0
Jolasten

0
Online

Azken erantzunak

Iker Ibarguren May 22, 2020, 2:16 p.m.

Puuuuuuufffffa! zenbat gozatu (eta sufritu!!) nuen joko honekin.... Artikulu bikaina Lander!!
Lordraneko erreinutik galduta - Dark Souls gogora…

Lander Unzueta April 25, 2020, 2:21 p.m.

Ez dute preziorik aipatu, beraz ez dut uste doakoa izango denik jatorrizko jokoa free to play bezala kaleratu zuten arren...
Trackmania berria uztailaren 1ean argitaratuko du…

Erredakzioa April 4, 2020, 8:33 p.m.

Kaixo, zaila da plataforma guztientzat zerbait egitea. Txapelketa hau egiteko play station proposatu genuen, ustez FIFA20 salmenta gehiena plataforma…
Game Erauntsiak eta Gu ere Baik FIFA20 Euskal Lig…