Ohitura bihurtzen ari den bezala, aurten ere Durangoko Azokara gonbidatu gaituzte, Kabi@ Gunera hain zuzen ere, eta noski ezin ba utzi pasatzen horrelako aukera. Abenduaren 6an, asteazkena, izango gara han, egun guztian zehar. Euskaratutako jolas retro ezberdinak probatu, Stepmaniarekin dantza egin, hainbat egungo bideojoko euskaraz probatu eta txapelketa batetan parte hartzeko aukera izango duzue. Hori gutxi balitz, goizeko 12:30tan bideojoko bat nola itzul daitekeen erakutsiko digu Urtzik.

 

Bertan espero zaituztegu, ez egin huts !


Gamer_gela_Kabia