Abenduaren 10ean estreinatuko da The Medium beldurgarria

Lander Unzueta | 2020/10/22 18:00 Berriak



PC eta Xbox Seriesean jokatu ahalko da. Mundu errealak arimen munduarekin bat egingo du bertan.

Bloober Team garatzen ari den The Medium beldurrezko obrak argitaratze data dauka: abenduaren 10ean estreinatuko dela jakitera eman dute arduradunek.

Beldur psikologikoa izango da nagusi The Mediumen. Marianne protagonistak bi munduren artean bidaiatu beharko du “misterio ilun bat” argitzeko; medium baten gaitasunei esker soilik lor daitekeen helburua izango da.

Hori horrela, “errealitate bikoitzeko jostagarritasuna” izango da jokoaren ardatza. Mariannen ahalmen bereziekin bi munduetan zehar denbora errealean puzzleak gainditzen ibiliko dira jokalariak. Munstroei ere aurre egin beharko zaie, baina: The Maw izeneko izakia saihestea ezinbestekoa izango da abenturan aurrera egiteko.

Soinu banda ere nabarmentzekoa izango dela nabarmendu dute Blooberrekoek: Arkadiusz Reikowski konpositorearekin batera Akira Yamaoka japoniarra dago. Yamaoka Konamiren Silent Hill saga ospetsuko musikaren arduraduna izandakoa da.

The Medium PC, Xbox Series X eta Series Srako prestatzen ari dira

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

185
Kide

2
Jolasten

10
Online

Azken erantzunak

Jon7 EUSKALDUNA Nov. 9, 2020, 8:55 p.m.

jo ba doakoa da azkenean, epic ean behintzat. Oso txukuna nere ustez, modu desberdinak dauzka baina betiko erlojuaren aurkakoan, zure probintziako ra…
Trackmania berria uztailaren 1ean argitaratuko du…

Iker Ibarguren May 22, 2020, 2:16 p.m.

Puuuuuuufffffa! zenbat gozatu (eta sufritu!!) nuen joko honekin.... Artikulu bikaina Lander!!
Lordraneko erreinutik galduta - Dark Souls gogora…

Lander Unzueta April 25, 2020, 2:21 p.m.

Ez dute preziorik aipatu, beraz ez dut uste doakoa izango denik jatorrizko jokoa free to play bezala kaleratu zuten arren...
Trackmania berria uztailaren 1ean argitaratuko du…