Abuztuaren 28an estreinatuko da Captain Tsubasa: Rise of New Champions

Lander Unzueta | 2020/05/28 11:00 Berriak



Bandai Namcok Oliver eta Benjiren bideojokoak edukiko dituen edizioak aurkeztu ditu.

Oliver eta Benji manganime ezagunaren zaleek udan eskuratu ahal izango dute Yoichi Takahashiren lanean oinarritutako bideojoko berria. Captain Tsubasa: Rise of New Champions abuztuaren 28an kaleratuko da PC, PS4 eta Switchean.

Argitaratze datarekin batera Bandai Namco garatzen ari den futbol jokoaren ezaugarriak ezagutzera emateko aprobetxatu dute trailer baten bidez. Besteak beste, “grabitateari aurre egingo dioten jaurtiketak” egiteko aukera egongo dela nabarmendu dute sortzaileek.

Oliver eta Benjiren bideojoko berriak DLCak edukiko ditu. Character Passa erosita bederatzi jokalari gehituko dituztela iragarri du Bandai Namcok.

Bestalde, Rise of New Championsek edukiko dituen edizio bereziak aipatu ditu Bandai Namcok. Bost izango dira guztira: Standard Edition, Deluxe Edition, Champions Edition, Collector’s Edition eta Legends Edition. Azken hori nabarmentzekoa da. Oliver Atomen 28 zentimetroko figura, pertsonalizatutako elastikoa, futbolina, Character Passa eta beste hainbat gehigarri batuko ditu.

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak (1)

Iker Ibarguren May 28, 2020, 11:37 a.m.

Gu etxean eskuratzeko zain gaude!!

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

179
Kide

5
Jolasten

27
Online

Azken erantzunak

Iker Ibarguren May 22, 2020, 2:16 p.m.

Puuuuuuufffffa! zenbat gozatu (eta sufritu!!) nuen joko honekin.... Artikulu bikaina Lander!!
Lordraneko erreinutik galduta - Dark Souls gogora…

Lander Unzueta April 25, 2020, 2:21 p.m.

Ez dute preziorik aipatu, beraz ez dut uste doakoa izango denik jatorrizko jokoa free to play bezala kaleratu zuten arren...
Trackmania berria uztailaren 1ean argitaratuko du…

Erredakzioa April 4, 2020, 8:33 p.m.

Kaixo, zaila da plataforma guztientzat zerbait egitea. Txapelketa hau egiteko play station proposatu genuen, ustez FIFA20 salmenta gehiena plataforma…
Game Erauntsiak eta Gu ere Baik FIFA20 Euskal Lig…