Bergarako ZTB jardunaldien baitan Maijoku eta Game Erauntsia Elkarteak antolatutako txapelketaren finala burutu da.

Bergarako Udalak ZTB jardunaldien baitan Maijoku Elkartearekin eta Game Erauntsia Elkartearekin batera antolatutako League of Legends txapelketa amaitu da. ACU taldea izan da txapelketako garailea, Goroperma Ban taldea gaindituta.

Pasa den larunbatean Bergarako Zabalotegi aretoan bildu ginen parte hartzaileok eta bideojokozaleok euskaraz LoL-ean aritzeko. Guztira 3 partida jokatu zituzten: hiruretan ACUkoak nagusitu ziren, sekulako maila erakutsiz. Talde txapeldunaren kide bakoitzak bideojokoak erosteko opari txartel bana irabazi zuten.

Zirraraz beteriko fase final hau publikoak aurrez-aurre jarraitzeko aukera izan zuen eta Twitchen bitartez ere jarraitu ahal izan zen. Partidak berriro ikusi nahi izanez gero, hemen duzue esteka:

Horretaz gain, finalaren ostean,  Bergara bloketan, Minecraft eraikuntza proiektua-ren baitan eraikitako lanak erakutsi ziren. Besteak beste, Bergarako Laboratorium Museoa ikusi ahal izan genuen bloke bidez eraikita. Laster zozkatuko dugu eraikitzaile guztien artean bideojokoetarako 50€-ko diru txartela.

Hor daukazue eraikitakoak aurkezteko egin genuen zuzeneko berezia:

 

Euskarazko jokoei buruzko hitzaldia

Bergarako Udalak teknologiari buruzko ZTB jardunaldiak antolatzen ditu urtero. Aurten, Udalak, Laboratorium Museoarekin eta Bergara izan, bizi, ekin egitasmoarekin batera, Maijoku elkartearekin bat egin du bideojokoak herrira hurbiltzeko. Horretarako Game Erauntsia Elkartearen kolaborazioa bilatu dute hiru egitasmo antolatzeko.

League of Legends eta Minecraft eraikuntza proiektuaz gain, Game Erauntsiak hitzaldi bat aurkeztuko du bihar.

10:00etan Utopia? Euskaraz bideojoketan aritzea ez behintzat! hitzaldia bideratuko dugu Bergarako seminarioan.

Gazteei zuzendutako hitzaldian euskaraz bideojokoetan aritzea posible dela erakutsiko dugu. Euskarazko aisialdi buruzko gogoeta egingo da, euskaraz joka daitezkeen bideojokoak aurkeztuko dira, eta, gure burua, Game Erauntsia euskal bideojokozaleen komunitatea, aurkeztuko dugu.