ADI!! ezezagun batek bidalitako mezu batek zure kontsola apur dezake

Iker Ibarguren | 2018/10/16 14:11 Berriak



Hau da Sony Españak 2018ko urriaren 14an argitaratutako txioa:

PS4 mezua

Sarean bolo-bolo dabil auzia: Jolasten zaude, berdin du zein joko, eta mezu bat jasotzen duzu, ezezagun batena. Minutu bat baina gutxiagoan zure aginteak ez du erantzuten eta kontsola blokeatzen da.

Dirudienez, sistemako akatsa da, 2013tik konpondu gabe mantentzen dena. Baina arazoa orain oso grabea da, ezagutzen ez dugun erabiltzaile batek mezu berezi bat bidaltzean, gure PS4 kontsola blokeatzen, urruneko kontrolak deskonektatzen, pantaila beltza jartzen... duelako.

Arazoak duen irtenbide bakarrak kontsola berrabiaraztea da, hau da, fabrikako konfiguraziora itzultzea. Albo kalte moduan ordea, instalatuak genituen jokoak galduko ditugu, grabatutako partidak...

Larritasuna PS4 sistema edonoren mezuak jasotzeko konfiguratua dagoelako dator. Horrelako mezurik jaso ez baduzu, orain da momentua zure kontsola babestekoa: Kontsolako ezarpenetan, aldatu soilik zure lagun direnen mezuak edo pribatuan jasotzeko aukera. Pentsatzekoa da, PS4ren sistema eragilearen datorren eguneraketan hau konponduko dutela, baina ez itxaron.

Momentuz hau da Sonyk eman duen irtenbidea arazo hau izanez gero:

  • Pantailako instrukzioak jarraitu eta arazoa jakinarazi
  • Softwarea eguneratua izan (Sistema eragilea)
  • Disko gogorra aldatua izan bada, originala ipini
  • Arazoak jarraitzen badu, sistema berrabiarazi fabrikako egoerara
  • Ezerk ez badu konpontzen, zerbitzu teknikora zuzendu

 

PS4an mezu hori jasotzera ez arriskatzeko, mezuen konfigurazioa mugikorreko aplikaziotik alda daiteke. Horretarako egin honako hau:

  • "Ajustes de privacidad - Información personal | Mensajes" atalera joan
  • Mezuen ezarpenetan, "Solo amigos" ipini

 

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

181
Kide

3
Jolasten

36
Online

Azken erantzunak

Iker Ibarguren May 22, 2020, 2:16 p.m.

Puuuuuuufffffa! zenbat gozatu (eta sufritu!!) nuen joko honekin.... Artikulu bikaina Lander!!
Lordraneko erreinutik galduta - Dark Souls gogora…

Lander Unzueta April 25, 2020, 2:21 p.m.

Ez dute preziorik aipatu, beraz ez dut uste doakoa izango denik jatorrizko jokoa free to play bezala kaleratu zuten arren...
Trackmania berria uztailaren 1ean argitaratuko du…

Erredakzioa April 4, 2020, 8:33 p.m.

Kaixo, zaila da plataforma guztientzat zerbait egitea. Txapelketa hau egiteko play station proposatu genuen, ustez FIFA20 salmenta gehiena plataforma…
Game Erauntsiak eta Gu ere Baik FIFA20 Euskal Lig…