Ekimena formatu digitalean egingo zela adierazi zuten. Ez dute erabakariaren zergatirik zehaztu.

E3 azoka ez da ospatuko aurten. Entertainment Software Association-eko antolatzaileei jakitera eman dutenez, ekimena bertan behera utzi dute, IGN agerkariaren arabera.

Azken urteak nahiko gogorrak izan dira Los Angelesko azokarentzat: pandemiaren ondorioz egitasmoa digitalki egin zuten iaz; 2020an bertan behera geratu zen, ordea. Aurretik ere arazo larriak eduki dituzte enpresak handiak batzeko: PlayStation-ek, adibidez, uko egin izan dio azken urteetan. Aurten Electronic Arts-ek bere EA Play aurkezpena bertan behera utziko duela iragarri du, gainera.

ESA-koek aurtengo E3-a digitala izango zela aurreratu zuten. Ez dago argi erabakiaren arrazoia, eta antolatzaileek ez dute inolako xehetasunik eskaini.

IGN-koek diotenez ez da interes handirik egon arduradunen aldetik; hala ere, datorren urtera begira itzulera prestatzeko asmoa dutela aipatzen da artikuluan.