Aldaketa berri mordoxka bat egin ditugu azken aldian webgunean eta horietatik esanguratsuenak azpimarratzera nator gaur. Alde batetik hainbat errore konponduak izan dira... profila editatzerakoan biografia sartzea oztopatzen zuena, foroko mezu berri bat idaztean titulua kopiatzen ez zuena...

Baina funtzionalitate garrantzitsuenen artean dugu zer esanik ez jokalariek jolasten dituzten online plataformen erabiltzaile izenak publikoki erakusteko aukera. Ikusi beheko irudia:



Horretarako honez gero jakingo duzun erabiltzaile menutik (webgunearen goiko aldean eskuinean) duzu sarbidea. Kasu honetan, ni neu webguneko administratzaile eta kide nahizen partetik beste aukera bat ere agertzen zait, baina kide ez zaretenok horri ez egin kasu askorik :D



"Profila editatu" aukeran klik eginez gero, hainbat aukera aterako zaizkizue zuen profila nahi adina egokitzeko. Hauetako garrantzitsuenak, argazki bat edo plataformak gehitu eta zuen webguneko aktibitatearen gaineko jakinarazpenak aktibatzeko aukerak dira.



Goiko irudian ikusten bezala, hainbat online plataforma aukeratu eta zure nick izena jartzeko aukera ematen du. Gorde ahala beste berri bat sartzeko aukera izango duzu eta horrela nahi adina sartu arte.



Garrantzitsua da argazki on bat jartzea zure profila osatuago eta erakargarriagoa izateko. Zenbat eta zurekin bat datorren argazki hobea jarri beste erabiltzaileek sinesgarritasun handiagoa emango dizute eta baita beraiekin interaktuatzeko aukera gehiago ere. Game Erauntsiatik beti zure argazki propio bat jartzea gomendatzen dugu. Gogoratu, zenbait kritika eta iritzi plazaratzen ez direla utziko anonimotasunetik.



Webgunean zure inguruan dabilen aktibitatearen berri izateko eposta jakinarazpen sistema bat sortu dugu. Honekin, zuk idatzitako bai foro edota artikuluetan erantzunen bat egon bada eposta bidez abisua jasoko duzu zuzenean.


Beno, espero dut aldaketatxo hauek gustatu izana! Pixkanaka joango gara berriak sartzen eta orain ditugunak hobetzen! Mila esker komunitatean parte hartzeagatik! :D