Alex Kidd bueltan da bere lehen bideojokoaren remakearekin

Lander Unzueta | 2020/06/15 11:00 Berriak



1986an Master Systemean argitaratutako jokoa berriztaturik dator: Miracle World DX izendatua, PC, PS4, Xbox One eta Switchean argitaratuko da.

Segak 8-biten aroan eduki zuen maskota bideojoko berri baten protagonista izango da. Alex Kidd in Miracle World DX plataforma jokoa garatzen ari dira japoniarrak Jankenteam garatzaile espainiarrarekin batera.

Alex Kidden lehen abenturaren remakea izango da Miracle World DX. Atal grafikoa guztiz berriztatu dute sprite koloretsuekin, baina retro modua ere izango du: botoi bat zanpatuta jatorrizko jokoaren estilora bueltatu ahalko da.

Grafikoena ez da izango remakeak edukiko duen aldaketa bakarra. Maila eta etsai nagusi berriak ikusiko dira Alex Kidd honetan; Boss Rush izeneko joko mota ere gehituko dute garatzaileek. Horiez gain, soinu aldetik ere berritasunak dakartza: soinu banda birmasterizatu eta abesti berriak gehituko dituzte.

Alex Kidd in Miracle World DX datorren urtean kaleratuko dutela agindu dute Segakoek. PC, PS4, Xbox One eta Switchean jokatu ahalko dela azpimarratu dute, baina ikusteko dago belaunaldi berriko kontsoletan ere estreinatuko duten.

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

181
Kide

3
Jolasten

51
Online

Azken erantzunak

Iker Ibarguren May 22, 2020, 2:16 p.m.

Puuuuuuufffffa! zenbat gozatu (eta sufritu!!) nuen joko honekin.... Artikulu bikaina Lander!!
Lordraneko erreinutik galduta - Dark Souls gogora…

Lander Unzueta April 25, 2020, 2:21 p.m.

Ez dute preziorik aipatu, beraz ez dut uste doakoa izango denik jatorrizko jokoa free to play bezala kaleratu zuten arren...
Trackmania berria uztailaren 1ean argitaratuko du…

Erredakzioa April 4, 2020, 8:33 p.m.

Kaixo, zaila da plataforma guztientzat zerbait egitea. Txapelketa hau egiteko play station proposatu genuen, ustez FIFA20 salmenta gehiena plataforma…
Game Erauntsiak eta Gu ere Baik FIFA20 Euskal Lig…