Weyland-Yutani enpresaren Kurosaki estazioan ehizatuko gaitu xenomorfoak. Sega-k eta Creative Assembly-k ez dute kaleratze datarik zehaztu.

Alien: Isolation 2 Summer Game Fest jaialditik igaro da lehen bideo ofiziala erakusteko. Plataformak ere zehaztu ditu: Switch 2, PlayStation 5 eta Xbox kontsoletan zein PCan estreinatuko da beldurrezko jokoa.

Istorio, girotze eta protagonista berriak agindu dituzte Creative Assemblyko garatzaileek. Planeta ezezagun batean Weyland-Yutani enpresa erraldoiak daukagun Kurosako estazioa izango da ezkutatzeko gune berria: bertatik ariko gara xenomorfoarengandik ihesean. Lehen jokoko berbera izan daitekeela dirudi, gure taldeak espaziotik eroritako ontzia ikertzeari ekin beharko baitio.

Hori horrela, espazio zabala alboratuko dute jarraipenean, kokaleku anitzagoak eta biziagoak eskainita. Gainerako guztia mantenduko dela dirudi: lehen pertsonako ikuspegia, ezkutatzeko toki mordoa eta haserretutako alien beldurgarria bilduko ditu bigarren Isolationek.

Tamalez, oraindik ez daukagu kaleratze datarik: Alien Isolation 2 “laster” argitaratu dela diote Segatik.