Beldurrezko abentura berriak espazio zabala alboratuko dituela adierazi du lehen bideoan. 2024ko irailean ezagutarazi zuen, Sega-rekin batera.

Creative Assembly britainiarrak Alien: Isolation beldurrezko jokoaren jarraipenaren aurrerapen txikia zabaldu sare sozialetan. Izenburua zein informazio orokorrak isilpean gorde baditu ere, laster informazio gehiago helaraztea espero da.

“Segurtasun sentipen faltsua” izeneko aurrerapen bideoan girotzez aldatuko dutela nabari daiteke. Aurreko abentura Sevastopol estazio espazialan bizi genuen Amanda Ripley galdutako ama Ellen bilatzen laguntzerakoan. Oraingoan, itxura batean, planeta batean ariko gara: euria eta lantegiak ikus daitezke, larrialdietarako telefono kabinarekin batera, trailerrean.

Hori horrela, xenomorfoengandik ihesean aritzeko berotzen dabiltzala pentsa dezakegu, eta, laster —edo udako aurkezpenen artean— jokoaren lehen datu esanguratsuak eskaintzen hasiko direla. Al Hope sormen zuzendari lanetan ariko da berriro, dakigunagatik; garapen motorea, bestalde, Unreal Engine 5 izango dela irakurri dugu CAren lan eskaintza batean.

2024ko irailean aurkeztu zuten jokoa: Sega argitaletxearekin batera sareetan zabaldutako mezuarekin ezagutu genuen. Zaleen nahiz akziodunen arreta erakartzeko iragarpena izan zela pentsa dezakegu; izan ere, Creative Assemblyren aurreko Hyenas proiektua bertan behera geratu zen, tartean hainbat kaleratze txanda emanda estudioan.

Ordutik hona, Total War bideojokoak kaleratu dituzte: une honetan Total War: Warhammer 40.000 garatzen dabiltza, baita.