Asteburua genero guztietako opariz beteta dator. Rainbow Six Siege plataforma guztietan jokatzeko prest egongo da doan igandera arte.

Belaunaldi berriko lehen lilurak ikusten hasi bagara ere, oraingo belaunaldiak oraindik zer esan eta jokatu dauka. Altxor berriak ezagutzeko bide ezin hobea (eta doakoa) dira hainbat saltoki eta garatzailek egiten dituzten eskaintza bereziak.

Hemen duzu aste honetako doako joko eta beherapen interesgarrienen zerrenda:

Betirako gordetzeko doako bideojokoak:

Aldi baterako doan jokatzeko bideojokoak:

  • Xbox One:
    • Dead by Daylight. Free Play Days ekimenera gehitu du Microsoftek. Ekainaren 15era arte joka daiteke.
    • Soul Calibur VI. Berriz ere, ekainaren 15a arte jokatu ahalko da Bandai Namcoren borroka jokora Free Play Daysen eskutik.
  • Playstation 4:

Harpidetza zerbitzuen barnean ekainean egongo diren doako joko eta gehigarriak:

Beherapen eta eskaintza interesgarriak:

  • PC:
    • Bundle for Racial Justice and Equality: Itch.io webguneak 1.000 joko baino gehiago batu ditu arrazakeriaren aurka egiteko sortutako bilduma honetan. Zuk erabaki zenbat diru jarri nahi duzun. Gutxieneko 5 dolarrak ordainduta jokoak eskuratu ahalko dituzu; batzen duten dirua NAACP Legal Defense and Educational Fund eta Community Bail Fund erakundeetara bideratuko dute. Ekainaren 16an bukatutzat emango dute.
  • Nintendo Switch:
    • Digital Days Sale. Nintendok bere e-shopeko 350 bideojoko ingururen beherapenak batu ditu. The Witcher 3 Complete Edition, Dragon Ball FighterZ, Ori and the Blind Forest edota Spyro Reignited Trilogy bezalako jokoen eskaintza bereziak daude ekainaren 14a arte.