6 egun baino ez dira gelditzen Assassin's Creed sagako joko berria, Unity, guregana iristeko. Datorren ostegunean, azaroaren 13an, egongo da salgai PS4, Xbox One eta PCrako.

Saga honekin historiako denboraldi desberdinetako toki desberdin asko bisitatu ahal izan ditugu: 3. gurutzada Lur Santuan, XV. mendeko Erroma, eta beste hainbat. Oraingoan XVIII. mendeko Parisen biziko dugu Frantziako Iraultza.

Joko honetan sagako mundu ireki handienaz gozatu ahalko dugu, Paris izugarri handi batean gora eta behera ibiliko gara galduta. Gainera lehenengo aldiz jokalari-anitza posible izango da sagan. Hori gutxi iruditzen bazaizue, denborazko anomaliak ere izango ditu jokoak, denboran atzera eta aurrera joatea posible eginez.

Kontsoletako bertsioak 900p-ko pantaila bereizmena izango du, eta 30fps-tara mugituko da. PCrako NVIDIA GeForce GTX 680 edo AMD Radeon HD 7970 txartel grafikoen potentzia beharko dugu gutxienez, informazio gehiago Steam-en webgunean.