Gure komunitate hau indartzeko bidean asteburu oso emankorra izan dela esango nuke. Txapelketak antolatzearen ideiak, euskal jokalarien arteko harremanak handitzeaz gain, ideia eta proposamen berriak ekarri baititu.

Izan ere, teknologia berriek ematen diguten aukera bikain hau baliatuz gai izan baikara EH osoko punta desberdinetan dagoen jendea koordinatu eta ordu batzuetan bat eginda jartzeko. Ederra izan da ikustea, fisikoki elkar ezagutzen ez duen jendeak, sekula aurrez egin gabeko ekimen bat txukun eta duin antolatzeko indarra izan duela. Hantxe, futbol partidu bat bailitzan, bi jokalari bata bestearen kontra jolastuz eta zuzen zuzenean bi komentarista jokaldiak eta aukerak azalduaz ikusteak nolabaiteko zirrara sortzen zidan. Eta bide batez, ez nuen sekula pentsatuko ulertzen ez dudan joko bat etxeko telebistatik zuzenean jarraituko nuenik...



Eta nola ez, ni bezala, beste hainbatek ere jarraitu zuen bideojokoen festa hau ordenagailu, mugikor zein telebistatik. Tartean, Luistxo Fernandez, CodeSyntax enpresako fundatzaile eta interneteko aditua, zeinak kritika onak utzi dizkigun ekimen honengatik sustatun. Irakurtzea gomendatzen dizuet:

Game Erauntsia da 2014ko albiste teknologiko onenetako bat euskaraz. Nire gogo eta interesetatik oso aparte dago jokoen kontu hori, baina uste dut oso inportantea dela egiten ari direna.

-Luistxo Fernandez

Nik jokoaz ideiarik ere ez nuen, baina etxeko telebistan eta sofatik horrelako txapelketa bat ikustea guztiz berritzailea eta apurtzailea zen niretzat (Mila esker YouTube!). Gainera, zuzeneko @theprodigyeh eta @robouteguiliam-en iruzkinez gain, twitter (#GamerauntsiaLOL) eta whatsapp bidez, komentaristekin zuzeneko komunikazio kanala zegoen irekita eta guri, ikusleoi ere nolabaiteko protagonismoa ematen zigun. Umap.eu webgunean gure traolak izan zuen jarraipena ikusi besterik ez dago (ostiral eta igandean). Mundiala izan zen, bai jauna.

Legue of legends jokoa eta bertan ikusi ziren estrategia eta jokaldien inguruan, zer esango dut ba... ideia handirik ez daukat eta zerbait esatekotan, ni bezelako noob batentzat erakargarri egin zenuten behintzat! Eta bi komentaristen laguntzarekin zerbait ikasi genuen hori bai. Ea hurrengoan jende gehiago animatzen den eta oraindik eta ikusgarriagoa egiten dugun. Ni ere seguruenik animatuko naiz, ikusiko dugu...

Hortaz aparte, sareko zenbait blogetan eta prentsan ere zabalkunde handia izaten ari da gure proiektua. Hainbat erdal hadabideetan eta eusko jaurlaritzaren gunean artikulu eta erreferentziak ikusi ahal izan ditut behintzat. Horrekin batera, erabiltzaile berriak etorri dira eta pixkanaka zerbait handia egiten ari garen sentimendua gero eta presenteago daukat.

Mila esker bada, hemen parte hartzen ari zareten guztioi eta batez ere proiektuan sinisten duzuen erabiltzaileoi!